martes, 22 de junio de 2010

Urnietako kadete mailakoak, Euskal Herriko txapeldunordeak

Txumuxulueta, Dima (Ziarrusta, Etxeberria) 40-26 URNIETA (Loitegi, Lizaso)
Euskal Herriko finala, trinketea. Ekainak 18, ostirala. 19:00.
Aurreikuspenak bete ziren, bizkaitarrak faborito zirelako. Dimako mutilak nagusi izan ziren eta, ondorioz, Euskal Herriko txapeldun. Urnieta kirol elkarteko Julen Loitegi, Aritz Lizaso eta Unai Garin, berriz, txapeldunorde. Ez dago batere gaizki. Unai Garinek atzean jokatu behar zuen baina min hartuta zegoen. Haren tokia Aritz Lizasok bete zuen.

Ondo baino hobeto heldu zioten finalari, berdinketak bata bestearen atzetik iritsi zirelako. Markagailua 19-16 bizkaitarren alde zegoela, 31-16raino joan ziren. Finala ia-ia erabakita zegoen. Bizkaitarrek ez zuten hutsik egiten eta partida irabaztea besterik ez zuten buruan. Beraz, esan daiteke txapela merezi izan dutela. Urnietarrena ere txalotzekoa da, txapela kentzeko modukoa. Urte gutxiren baitan trinketean maila bikaina eskaintzera iritsi dira. Gauzak horrela, aurten Gipuzkoako txapeldun eta Euskal Herriko txapeldunorde izan dira. Ibilbide polita egin dutelako, zorionak!

Biharamunean Udaberri txapelketa
Erostarbe 22–11 Loitegi
Lehen zatian eutsi zion, markagailuak 6-9koa erakutsi zuen arte. Baina gero ezin izan zuen gehiago. Egia esan, irailetik hona etenik gabe ari da, atsedenik hartu gabe. Langilea da eta horri esker hobekuntza nabarmena egiten ari da.

Etxabe 22-9 Lizaso
Debako txapelketa
Eskuak ahalik eta hobekien osatu behar ditu, Buruntzapeko kideak zain ditu.

jueves, 3 de junio de 2010

Loitegi eta Garin trinketean Euskal Herriko finalaurrera

Loitegi eta Garin trinketean
euskal herriko finalaurrera
Larunbat goizean Julen Loitegi eta Unai Garin bikoteak Hernani 2 taldea garaitu behar zuen taldeko lehen postua ziurtatu eta finalaurrekoak jokatzeko.
Erraz irabazi zuten, azken emaitza argia da: 40-5. Sakearekin 26 tanto egin zituzten denera: Julenek 15 eta Unaiek 11.
Aurkariek adinez urtebete gazteagoak izanik, ezer gutxi egin ahal izan zuten.

Emakume Pilotaria
Arantxa Goenaga Morón irundarrarekin batera trinketeko paleta goma nesken txapelketako finalaurrekora sailkatu dira.

Euskal Jolas Deba 4 1/2
Julen Loitegi 22–8 Deba
Alduntzin 22–10 Ander Oiarbide

ALTZA, LARRUZKO PALEKA
Altuna–Amiano 35
Gorosabel–Rodríguez 23

ASTEBURUKO PARTIDAK
UDABERRI TXAPELKETA 4 1/2
Unai Garin–Gure Txeru (Getaria).
Julen Loitegi–Aritz Lizaso.
Ekainak 4, ostirala. 20:15. Urnieta.

EMAKUMEA PILOTARI
Arantxa Goenaga–Morón
Rández-Pagola.
Ekainak 4, ostirala. 20:10. Gaska.

ESKUALDEKO TXAPELKETA
Infantilak, final zortzirenak
Urnieta 2- Hernani 3
Ekainak 5, larunbata. 16:00. Urnieta.

Salbatore Txapelketa, jubenilak
Unai Arozena- Aitor Pagola.
Ekainak 5, larunbata. 17:30. Getaria.

#WEBGUNEA, KRONIKA GEHIAGO:
urnietakopilota.blogspot.com