jueves, 8 de julio de 2010

Pilota udan ere bizi-bizi

EUSKAL JOLAS, DEBA 4 1/2
Julen Loitegi 22–4 Lijanbio II
Izen handiko txapelketari bikain ekin dio urinetar gazteak. Sakearekin asmatu ez bazuen ere, jokoan nagusitu behar izan zuen abiadura eta bi paretak ondo erabiliz. Aurrerantzean aurkariak zailagoak izango dira eta txapelketan aurrera egitea zaildu egingo zaio. Gipuzkoarrekin batera bizkaitarrak eta nafarrak parte hartzen ari baitira aurtengo edizioan.

SALBATORE txapelketa, GETARIA
Julen Loitegi–Aritz Lizaso 22
Malat–Etxebarria 4
Julen Loitegi–Aritz Lizaso 22
Segura–Imaz 20
Getarikoa ere sona handiko txapelketa da. Frontoi irekian, jendetzaren aurrean jokatu ohi dira partidak. Emaitzak argi erakusten duen bezala, bigarren partida zailtasunez betea izan zen.

HERNANIko txapelketa 4 1/2
Igandean hasi zen, berrikuntza nabarmenarekin: bikoteka jokatuko da. Urnieta taldetik infantil, kadete eta jubenil mailakoak arituko dira lehian. Buruntzaldeko eta Donostialdeko partaideak ere bilduko dira Hernaniko txapelketara.