martes, 30 de marzo de 2010

aurreko asteburuko partidak


GIPUZKOAKO TXAPELKETA
GOMAZKO PALETA, SENIOR NESKAK
URNIETA 28-30 ZARAUTZ
Bi partida erabakior jokatu dituzte UKEko pilotariek aurreko asteburuan. Batetik, ostiral gauean, Gipuzkoako Txapelketako final aurrekoak jokatu zituzten trinketean neskek, gomazko paletan. Partida Donostiako Gaskan jokatu zen. Urnietako bikoteak, Arantxa Goenaga eta Pierola donostiarrak ez zuen finalerako txartela lortu. Partida ona eta ekilibratua jokatu bazuten ere, berdinketa ugariren ostean, Zarautz izan zen garaile.

HERRIARTEKO TXAPELKETA
ALEBINAK
URNIETA 8-16 HONDARRIBIAKO
Larunbatean bestalde, alebinen finala jokatu zen Hondarribian. Bidasoa, Oarso, Donostialdea, Buruntza eta Kostako zonaldeetako finala izan zen. Eneko Ramirezek denboraldiko partidarik onena jokatu bazuen ere, eta Gorka Oiarbidek ongi asmatu bazuen ere, aurkariek ofizio gehiago zutela erakutsi zuten.
IRUDIAN: Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbide alebinak, sariak eskuan dituztela.

miércoles, 24 de marzo de 2010

Udaberri Txapelketako finalak palan

Martxoak 26, ostiralean, iluntzeko 20:15tatik aurrera, Udaberri Txapelketako finalak jokatuko dira Urnietako pilotalekuan. Larruzko paletan arituko dira senior mailako mutilak. Endaiarrak eta Olalde antzuolarrak arituko dira leian. Ondoren, Usurbil eta Zumaiarren arteko partida jokatuko da pala motzean.

lunes, 22 de marzo de 2010

Aurreko asteburuko bi partiden nondik norakoak



Irudia: Pierola eta Goenaga

Aurreko asteburuan bi partida jokatu dituzte soilik, biak palan, UKEko pilotariek.

MARTXOAK 18,
LARRUZKO PALETA
SENIOR MUTILAK
UDABERRI TXAPELKETA
URNIETA II- OLALDE

Minutuko isilunea egin zen Iñaki Unzalu pilotariaren omenez. Aurreko astean bizia galdu zuen intxaurrondoarrak lan-istripu batean.

Bisitariek Borja Fernandez eta Antton Jauregiri lehia irabazi zioten. Ligillako azken partida izan zuten urnietarrek.

MARTXOAK 19,
GIPUZKOAKO TXAPELKETA
GOMAZKO PALETA
SENIOR NESKAK
URNIETA 19-30 HERNANI I

Irurako trinketean norgehiagoka erabakigarria izan zen. Arantxa Goenaga eta Pierola donostiarrak galdu egin zuten partida. Horrela, beraien taldeko bigarren postuan sailkatuko dira final aurrekoetarako. Hala ere, ez zuten partida ona egin. Frontoian ezin egokitua, erredendimentu falta, bikote zarauztar indartsua...guztia izan zuten kontra UKEko pilotariek.

DATOZEN PARTIDAK...

26 OSTIRALA, 20:15, GASKAN. Gipuzkoako Txapelketako trinketeko finalak jokatuko dira senior nesken kategorian, gomazko paletan.Pierola-Arantxa Goenagak Zarautzen aurka izango du lehia. Aurkariaren atzelaria indartsu etorriko da, partida zaila izango delarik.

27 LARUNBATA, 16:00 HONDARRIBIAN.

Alebinek, Bidasoa, Oarso, Donostialdea, Buruntza eta Kostako herriarteko finala jokatuko dute. Eneko eta Gorka sorpresa ematen saiatuko dira, faboritotzat Hondarribiako taldea hartzen baita.

Añorga, Elgeta, Usurbil eta Debaz gain, Udaberri Txapelketako partidak izango dira datorren asteburu honetan.

APIRILAK 1 10:00 AÑORGAN, Jolas Etxea Torneoa. Oiarbide-Loitegi kadeteak lehiatuko dira.

APIRILA 3, 10:00 AÑORGAN, Jolas Etxea Torneoa. Lizaso eta Garin arituko dira.

APIRILAK 5, ELGETAN ETB/KANTXA Torneoa. 4 1/2an lehiatuko da Lizaso.

jueves, 18 de marzo de 2010

Miren Goikoetxea Ugalde urnietarra Euskal Herriko txapelduna palan

Miren Goikoetxea Ugalde urnietarra Euskal Herriko txapelduna da palan 14 urterekin. Seniorretako bigarren mailan jokatzen du gazteak. Hernaniko taldearekin entrenatzen da.
Eli Gutierrez izan da Euskal Herriko Txapelketako txapela etxeratzeko bikote lanetan aritu dena Mirenekin. Irurako trinketean topatu dugu prestaketa lanak hasi aurretik.

Noiztik jokatzen duzu trinketean?
M.G: Txikitatik izan dut kirola gustuko. Duela urte dezente futbolean aritu nintzen, ondoren frontoira gerturatu eta palan jokatzen hasi nintzen. Kirola betidanik izan dut gustuko.

Urnietarra izanik, zer dela eta jokatzen duzu Hernaniko taldearekin?
M.G: Ni jokatzen hasi nintzen garaian Urnietan ez zegoen talderik osatuta. Bestetik, Hernanin lagunak ere banituen eta gertuen zegoen taldea izanik, bertan hasi nintzen.

Astean zenbat alditan elkartzen zarete Hernanin entrenamenduetarako?
M.G:Astean 2 edo 3 alditan entrenatzen dugu. Horretaz gain, asteburuetan partidak izaten ditugu.

Euskal Herriko Txapeldun zaitugu palan, zer moduz ikusi zenuen zure burua finalean?
M.G: Finala erraz irabaztea lortu genuen. 30–14 izan zen azken emaitza. Urduritasuna bagenuen, baina ez zen lan zaila izan.

Zer moduz ibili zarete txapelketa osoan zehar?
M.G: Gustura jokatu dugu txapelketa osoan. Lehia guztiak erraz irabazi ditugu, ez dugu inongo arazorik izan.

Txapelketa hau amaituta, zer asmorekin zabiltzate? Ba al duzue beste txapelketarik jarraian?
M.G: Momentu honetan bi txapelketa ari gara jokatzen trinketean. Batetik grounda eta bestetik Gipuzkoako Txapelketa.
Euskal Herriko txapeldun izendatuta, zein asmo duzue aurrera begira?
M.G: Betiko eran entrenatzen jarraituko dut. Txapelketa hori irabazita gogo berdinarekin edo gehiagorekin jarraituko dut jokatzen.
Nola ikusten duzu nesken kirola?
M.G: Nesken kasuan kiroletik bizitzea oso zaila da, baina frontoira etorritakoan nire asmoa ongi pasatzea izaten da. Ez dut honetatik bizitzea espero, bizitza profesionala eta kirola uztartzea edo bat izatea oso zaila da emakumeon kasuan.


Zorionak Miren eta jarraitu horrela!

Iñaki Unzalu, adiorik ez

Urnietako kirola eta kirol taldeko kideak atsekabeturik aurkitzen gara, aurreko ostiralean, Iñaki Unzaluk agur esan baitzigun. Laneko istripu batean bizia galdu du taldekideak. Iñakik palan jokatzen zuen Urnietako Kirol Elkartea taldean.

Familiari eta gertukoei, atsekabearen aurrean, doluminak eta besarkada bero bat bidaltzen dizkiegu UKE Urnietako Kirol Elkartearen partetik. Goian bego Iñaki! Ez zaitugu ahaztuko!”. Ez da batere ohikoa horrelako oharrik jasotzea kirol taldeen aldetik. Zorigaitza, ordea, kirol mundura ere iritsi da.

Iñaki Unzalu 47 urteko pilotaria Intxaurrondon bizi zen, sortzez Bizkaiko Ubidea herrikoa. Prestutasun handia erakutsi ohi zuen pilotalekura heltzean, pertsona oso lagunkoia zen bera. Lehendik ere pilota munduan ibilitako kirolaria izan zen Iñaki, eta hirugarren denboraldia zeraman UKErekin jokatzen. Pala motzean eta larruzko paletako jardueretan aritu zen azken urte hauetan, beste hiru taldekiderekin batera.

Azken partida duela hiru aste jokatu zuen, Altzatarren aurka. Txema Gonzalez UKEko pilota arduradunaren arabera, “Urnietara jokatzera etorri aurretik, kirol honetan aritua zen Iñaki, horrek aurrean eta atzean ongi moldatzeko trebezia eman zion. Kirolari moldaerraza zen frontoian”.

“Ustekabe handiz” jaso zuten berria UKEn, “inpotentzia handia sentitzen da horrelako albistea jasotzean”.

Borja Fernandezek taldekide eta lagun zuen Iñaki Unzalu. ”Kirolari bezala, fisikoki oso ongi aurkitzen zen, kirolari osoa zen. Taldekide bezala, lagun handia izan zen pilotan gabiltzan guztiontzat. Albistea jasotzean, ez genuen sinestu ere egiten. Lagun alai eta on bat galdu dugu guztiok, inoiz ezabatuko ez duen arrastoa utzi du guregan. Pena bakarra, agur esan ezin izana da”.

martes, 16 de marzo de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak




Irudian: Eneko Ramirez eta Gorka Oiabide herriarteko finalera sailkatutako bikotea.

Trinketean eskuzko Gipuzkoako Txapelketa, bikotekako Udaberri Txapelketa eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa amaitutzat jota, aurreko asteburuan 4 partida jokatu zituzten Urnietako kirolariek, horietatik 3 irabazzi beharrekoak zirelarik.

ALEBINAK
URNIETA 16-11 OIARPE IV

Bidasoa, Oarsoaldea, Donostialdea, Buruntza eta Kosta zonaldeetako finalera iritis ziren Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbide. Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan partida polita jokatu zuten UKEko kirolariek. Zorionak!

UDABERRI TXAPELKETA
JUBENILAK
URNIETA 5-22 ARRASATE

Txapelketako final aurrekoetan ez zuten garaipenik lortu Unai Arozena eta Ahetze Etxeberriak Arrasateko pilotalekuan jokatutako partidan. Urnietako pilotariek “gehiegizko pilota zen, sakean, 6ko koadroan punpa egin eta buruz gain 9 1/2ra joaten zen”.Ez dute finalera iristea lortu, hala eta guztiz ere, txapelketa dotorea jokatu du bikoteak.

LARRUZKO PALETA
SENIOR MUTILAK
ALTZATARRA 35-27 URNIETA I

Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegik jokatutako partidak ez zuen finalerako txartelik eskaintzen. Partida galduagatik, gogotsu aritu ziren urnietarrak eta gustora atera ziren pilotalekutik.

GOMAZKO PALETA, TRINKETEAN
GIPUZKOAKO TXAPELKETA
URNIETA 30-20 IKASBERRI

Azpeitiarren aurka maila altuan aritu ziren Arantxa Goenaga eta Esti Pierola. Garaipen hau etxeratuta, final aurrekoetarako sailkatuak geratzen dira urnietarrak. Hernaniarren aurkako partidak erabakiko du taldeko lehen eta bigarren postuetan nor kokatuko den, beste taldeko pilotariekin gurutzatzerakoan.


lunes, 15 de marzo de 2010

Iñaki Unzaluk agur esan digu

"Urnietako kirola eta kirol taldeak atsekabeturik aurkitzen gara,aurreko ostiralean, Iñaki Unzaluk agur esan baitzigun. Laneko istripu batean bizia galdu du gazteak. Iñakik, izatez Intxaurrondokoa, palan jokatzen zuen Urnietako kirol taldean.
Familiari eta gertukoei, atsekabearen aurrean, doluminak eta besarkada bero bat bidaltzen dizkiegu UKEren partetik.
Goian bego Iñaki!
Ez zaitugu ahaztuko!"

OMENALDIA OSTEGUN
HONETAN URNIETAN
Martxoak 18, osteguna. 20:00.
Larruzko paleta partida erabakiorra Iñaki Unzalu omentzeko baliatuko da. Minutuko isilunea eskatuko da Unzaluren arimaren alde. Urnieta KEko pilota sailak Unzalu omentzeko baliatuko du ostegun honetako partida.

lunes, 8 de marzo de 2010

Trinketean, Gipuzkoako txapeldun

Gipuzkoako Txapelketako txapeldunak dira Urnietarrak trinketean. Aurreko larunbatean, Irurako frontoia leporaino beterik zela probintzietako 4 final jokatu ziren.


KADETEAK
URNIETA 1 40- 18 OIARPE
Julen Loitegik eta Unai Garinek erraz irabazi zuten partida. Aurrelariaren sasoia eta sakearekin, eta atzelariaren segurtasunarekin ez zuten inongo arazorik izan.
UKEko pilotariek 3 denboraldi daramatzate espezialitate honetan eta jada txapelketa bat lortua dute. Urte honetan, Urnieta II taldea final aurrekoetara heldu dira. Eskuz banaka, zazpi taldek hartu dute parte eta beste hiru taldek bikoteka. Urnietar kadeteek Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko dute gipuzkoar, bizkaitar, arabar eta nafarren aurka.

ALEBINAK
URNIETA 4-0 TOLOSALDEA
Aratz Urdangarin eta Inhar eta Oiartzabal lehen bi faseetan irabazten aritu baziren ere, Ataunen galtzea egokitu zitzaien. Pilotalekuko lurraren irristakortasunak eragozpenak jarri zizkien. Bikotea, egunez egun hobetzen ari da, nahiz eta txapelketatik kanpo geratu.

INFANTILAK
GIPUZKOAKO TXAPELKETA
URNIETA 9-18 ALDE ZAHARRA
Jon Ezenarro eta Mikel Imazek entrenamenduetan gogor eta gogoz jarraituko du egunez egun hobetzen joateko.

URNIETA II 15-18 EPLE BIDASOA
Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaran larri ibili ziren partida etxeratu asmoz, baina ez zuten lortu. Pixkanaka hobetuz doa bikotea. Oraingo honetan,Bidasoa, Oarsoaldea , Donostialdea, Buruntza eta Kostako zonaldeko final laurdenetan atzera gertu dira beraz.

GOMAZKO PALETA
GIPUZKOAKO TXAPELKETA, SENIOR NESKAK
URNIETA 30-18 INTXAURRONDO
Hasiera ona eman diote Arantxa Goenaga eta Esti Pierolek Donostiako Gaskan. Erraz irabazi zuten partida.

LARRUZKO PALETA, SENIOR MUTILAK
UDABERRI TXAPELKETA
URNIETA I 35-14 ENDAIARRAK
Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegik galdu egin zuten partida.

URNIETA II 35-25 ALTZATARRA
Iñaki Unzalu eta Antton Jauregik garaipena lortu zuten. Antzuolarrekin finalean sartzea izango dute erronka nagusia, ostegunean, hilak 18an jokatu den partidan.

Irudia: Gipuzkoako Txapelketako garaileak trinketean, Unai Garin eta Julen Loitegi. Alboan, Txema Gonzalez pilotako arduraduna.

jueves, 4 de marzo de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak


Kadeteetako Julen Loitegi eta Unai Garinek Gipuzkoako Txapelketako finalerako txartela lortu dute trinketean. Urnieta I taldekoak dira gazteak, Urnieta II bikoteak agur esan behar izan dio txapelketari final aurrekoetan.

TRINKETE
URNIETA II 18-40 OIARPE
Ander Oiarbide eta Aritz Lizasok ez zuten zorterik izan.

URNIETA I 40-31 GAZTELEKU
Faboritoak ez baziren ere, hasieratik erraz hartu zieten aurre Julen Loitegi eta Unai Garinek, markagailua 28-2 jarriaz. Amaiera aldera estuasun txiki bat pasatu bazuten ere, garaipenarekin itzuli ziren etxera.

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA
Arantxa Goenaga eta Leire Lukas hernaniarrak galdu egin zuten 20-30ean. Euskal Herriko txapelketatik kanporatuak geratu dira.

UDABERRI TXAPELKETA
KADETEAK
URNIETA I 15-22 HERNANI I
Julen Loitegi eta Aritz Lizasok hasiera intentso eta ekilibratua esakini bazuten ere, ez zuten partidaz jabetzerik lortu. Final aurreko sailkapenetik kanporatuak suertatu dira gazteak.

JUBENILAK
URNIETA 22-13 ALDE ZAHARRA
Unai Arozena eta Ahetze Etxeberria final aurrekoetarako sailkatuak suertatu dira, tantuen araberako berdinketa baten ondorioz.

LARRUZKO PALETA
OLALDE 35-25 URNIETA I
Partida galtzea egokitu bazitzaien ere, Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegik lan ona egin zuten.
URNIETA II 25- 35 HENDAIARRAK
Xabier Amantegi eta Antton Jauregik, iparraldeko bikote indartsuenaren aurka ez zuten lortu partida irabazterik.