lunes, 26 de abril de 2010

IÑAKI UNZALUREN OMENEZKO EKITALDIA

Aurreko martxoaren 12an, laneko istripu batean hil zen Iñaki Unzalu UKEko pala jokalaria. Aldageletako bere lagunek, klubaren laguntzarekin omenaldi bat prestatu dute apirilaren 30ean, ostiralean. Ekitaldia Urnietako pilotalekuan izango da.

Arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera Unzaluren omenezko agurrari. Lehenengo kategoriako partida bat jokatuko da. Altuna-Oiartzabal, Iradi-Aierberen aurka lehiatuko dira pala motzean. Oiarzabal eta Aierbe pala jokalari profesionalak dira Bilboko Deportivon jokatzen dutelarik. Altuna eta Iradik berriz Andoaingo taldearekin jokatzen dute.
Lehen lehiari amaiera eman ostean, Aurreskua dantzatuko dute Egape Ikastolako dantzariek Unzalu zenaren ohorez. Familiakoei oroigarria, loreak eta Iñakiren inguruko berri guztiak bilduko dituen liburua oparituko zaizkie.

Iluntzeko 20tan Barrenea izango da Asegarceko pilotari profesionalekin. Oier Mendizabal eta Mikel Unanue izango dira bertan. Profesionalez gain, pilotari guztiek hartuko dute parte, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak besteak beste.Honen amaieran, parte hartzaile guztiei zenbaki bana emango zaie, ondoren zozketatuko den Oier eta Mikelek sinaturiko elastikoa lor dezaten.


20:15tan, afizionatuen eskuzko pilota partida jokatuko da. Segidan, ekitaldiari amaiera emate aldera, Frontoi tabernan, omenaldian parte hartu duten afizionatu eta profesionalentzat aperitiboa izango da

Aurreko asteburuko partidak


ALEBINAK
UDABERRI TXAPELKETA
GAZTELEKU 13-16 URNIETA
Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbidek partida ederra jokatu zuten.
HERNANIKO TXAPELKETA
USURBIL 16-15 URNIETA
Aratz Urdangari eta Inhar Oiartzabalek tanto baten hutsigiteaz galdu zuten.

INFANTILAK
UDABERRI TXAPELKETA
GAZTELEKU I 7-18 URNIETA
Jon Ezenarro eta Mikel Imazek ere garaipena lortu zuten.
HERNANIKO TXAPELKETA
HERNANI III 18-15 URNIETA
Odei Ibargoei eta Jon Ander Iguaranek ez zuten lortu partida irabazterik lehia polita sortu bazen ere.

KADETEAK
ETB KANTXA TXAPELKETA
4 1/2AN BANAKA
Jaunarena II 22-3 Aritz Lizaso
UDABERRI TXAPELKETA

2.KATEGORIAN
AÑORGA 11-22 URNIETA
Sergio Odriozola lortu zuen irabaztea.
ANTIGUAKO 22-11 URNIETA
Camilo Ruizek ez zuen lortu taldekoaren emaitza berbera, galdu egin baitzuen partida ona jokatuagatik.

1.KATEGORIAN
AÑORGA 11-22 URNIETA
Aritz Lizasok lana gogotik egin zuen partida irabazteko.
GURE TXERU 5-22 URNIETA
Julen Loitegik ere garaipena lortu zuen.
GURE TXERU 16-22 URNIETA
Unai Garinek ere garaipena lortu zuen.

JUBENILAK
1.KATEGORIA

HERNANI 22-10 URNIETA
Unai Arozenak ez zuen zortea bere alde izan.
ILUNPE 22-7 URNIETA
Ahetze Etxeberriak ere galdu egin zuen lehia.

GOMAZKO PALETA, TRINKETEAN
SENIOR NESKAK
Randez-Pagola 30- Arantxa Goenaga- Moron 20.


Irudian: Udaberriko Txapelketan lehian dabiltzan bi bikote infantilak. Odei Ibargoien , Jon Ander Iguaran, Jon Ezenarro eta Mikel Imaz.

lunes, 19 de abril de 2010

Udaberri Txapelketa martxan da.




Asteburu honetan, Udaberri Txapelketari hasiera eman zitzaion. Bikoteka alebinak eta infantilak eta 4 1/2koan kadeteak eta jubenilak.

ALEBINAK
URNIETA 16-12 INTZA I
Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbidek lasartearren aurka garaipena lortu zuten.Egunez egun hobetuz doaz Eneko eta Gorka.

INFANTILAK
URNIETAI 18-6 URNIETA II

Jon Ezenarro eta Mikel Imazek lortu zuten garaipena, Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaranek gogor egin bazioten ere aurre.

KADETEAK 2.KATEGORIA
URNIETA I 22-2 URNIETA II
Sergio Odriozola erraz gailendu zitzaion Camilo Ruizi. Irudian ikus daitezke.

KADETEAK 1.KATEGORIA
URNIETA I 22- 9 URNIETA II
Unai Garinek Ander Oiarbide baino gehiago asmatu zuen, biek hala biek partidu ahula egin bazuten ere.

lunes, 12 de abril de 2010

Aurreko asteburuan bi lehia


Irudian, kamixeta urdinarekin Arantxa eta Esti, Gipuzkoako Txapelketan hiru eta laugarren postuetarako lehian

Aurreko asteburuan, bi partida soilik jokatu diztuzte UKEko pilotariek. Adierazgarria izan da Arantxa Goenaga eta Esti Pierola lortutako 3.postua. 11-18tik erremontatu ostean, 30-24 irabazi zieten Altzatarrako bikoteari.
Bestetik, Unai Arozena eta Ahetze Etxeberriak aspaldiko parytidarik txarrena jokatu zuten, Añorgako Jolas Etxea txapelketan.Gurrutxaga eta Arruek partidari zukua ateratzen jakin zuten.

GOMAZKO PALETA
TRINKETEA SENIOR NESKAK
URNIETA 30-24 ALTZATARRA


JOLAS ETXEA TXAPELKETA
JUBENILAK
URNIETA 8-22 ORDIZIA
.

martes, 6 de abril de 2010

Aste Santuko partidak

Aste Santuko oporretan izan arren, pilotaren punpak ez du geldialdirik izan Urnietan. UKEko pilotariek gogor entrenatzen jarraitzen dute datorren Udaberriko Txapelketarako eta Euskal Herriko Txapelketarako trinketean. Klub desberdinek antolatutako zenbait torneok hasiera emana diote, gure pilotariek debuta emana dutelarik.

JOLAS ETXEA TXAPELKETA
KADETEAK
URNIETA 4-18 ZALDIBIA
Ostegun Santu egunean eman zitzaion hasiera Añorgan txapelketari. Ander Oiarbide eta Julen Loitegi kadeteen txanda izan en. Anderrek eta Julenek, partida ederra jokatu zuten, baina aurkari indartsu batekin egin zuten topo.

KADETEAK
URNIETA 18-7 HERNANIARRAK
Unai Garin eta Aritz Lizasok erraz gainditu zuten lehen koska. Unai oso ongi aritu zen eta Aritzen eskuinak kantxa ongi bete zuen.

ELGETAKO TXAPELKETA
Aritz Lizasok beste partida bat jokatu zuen Elgetako ETB/KANTXA torneoan. Txapelketa entzutetsua bihurtu da azken urte hauetan, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Errioxako pilotaririk onenek jokatzen baitute bertan. 22-10 garaitzea lortu zuen urnietarrak urretxuarra lagun zuela.