martes, 6 de abril de 2010

Aste Santuko partidak

Aste Santuko oporretan izan arren, pilotaren punpak ez du geldialdirik izan Urnietan. UKEko pilotariek gogor entrenatzen jarraitzen dute datorren Udaberriko Txapelketarako eta Euskal Herriko Txapelketarako trinketean. Klub desberdinek antolatutako zenbait torneok hasiera emana diote, gure pilotariek debuta emana dutelarik.

JOLAS ETXEA TXAPELKETA
KADETEAK
URNIETA 4-18 ZALDIBIA
Ostegun Santu egunean eman zitzaion hasiera Añorgan txapelketari. Ander Oiarbide eta Julen Loitegi kadeteen txanda izan en. Anderrek eta Julenek, partida ederra jokatu zuten, baina aurkari indartsu batekin egin zuten topo.

KADETEAK
URNIETA 18-7 HERNANIARRAK
Unai Garin eta Aritz Lizasok erraz gainditu zuten lehen koska. Unai oso ongi aritu zen eta Aritzen eskuinak kantxa ongi bete zuen.

ELGETAKO TXAPELKETA
Aritz Lizasok beste partida bat jokatu zuen Elgetako ETB/KANTXA torneoan. Txapelketa entzutetsua bihurtu da azken urte hauetan, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Errioxako pilotaririk onenek jokatzen baitute bertan. 22-10 garaitzea lortu zuen urnietarrak urretxuarra lagun zuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario