martes, 25 de mayo de 2010

Asteburuko emaitzak

EUSKAL HERRIA TRINKETEAN
URNIETA 40-33 TXUMULUETA
Julen Loitegi eta Unai Garinek hasiera ederra eman zien Euskal Herriko cluben arteko txapelketari. Abadiñoko Tornosolo pilotalekuan Bizkaitar txapeldunen aurka lehiatu ziren.

TRINKETEAN NESKAK
GOENAGA/RAMUNTXO 30-24 AIERBE/ARRONDO
Irurako pilotalekuan izan zen lehia. Partida honen garaipenak Emakumea Pilotari Irekia txapelketan final aurrekoetarako lehen postuan jarri zuten beren burua, baita trinketean ere.

UDABERRI TXAPELKETA 4 ½
Lehen fasea amaitu zuten honako emaitzekin:
KADETEAK 2.KATEGORIA.
URNIETA 9-22 HONDARRIBIAKO
Camilo Ruiz txapelketatik kaleratua izan zen.

URNIETA 7- 22 ALDE ZAHARRA
Sergio Odriozolak ez zuen lortu irabazterik. Horrela, txapelketatik kanporatua izan da bera ere, orain herriartekoan jokatuko du.

KADETEAK 1.KATEGORIA
Udaberriko zortzirenetarako sailkatuak izan dira Julen Loitegi, Aritz Lizaso eta Unai Garin. Julenek partida guztiak irabazita lehen postuan eta beste biak bigarren gisan.

JUBENILAK 1.KATEGORIA
URNIETA 20-22 IGELDO
Unai Arozena ere txapelketatik kaleratua izan zen, orain herriartekoari helduko dio.

URNIETA 8-22 LAPKE LAZKAO
Ahetze Etxeberria ere kanporatua izan zen, orain herriartekoari helduko dio.

UDABERRI TXAPELKETA BIKOTEKA
Hemen ere, lehen faseari amaiera eman diote alebin eta infantiletan.

ALEBINAK
URNIETA 16-9 OIARPE II
Eneko Ramirez eta Gorka Oiarbide sailkatuak izan ziren.
INFANTILAK
URNIETA I 18-EA SENDI EKINTZA
Jon Ezenarro eta Mikel Imaz garaile garaitezinen gisan ari dira txapelketan, 5partidetatik 5ak irabazi baitituzte.
URNIETA II 6-18 INTZAII
Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaran kanporatuak izan ziren, orain herriartekoari helduko diote Udaberri Txapelketan

USURBILGO TXAPELKETA
URNIETA 3-18 ANDOAIN
Andoni Izagirrek eta Jose Luis Argotek ez zuten garaipena lortu.
ALEBINAK
URNIETA 18-7 USURBIL II
Lehen garaipena lortu zuten Unai Urdangarin eta Josu Ginesek.

miércoles, 19 de mayo de 2010

Herriarteko txapelketan UKEko palistak


Aurreko asteburuan txapelketatik kanpo

geratu ziren urnietarrak.

lunes, 17 de mayo de 2010

Aurreko asteburuko kronika


Herriartekoan kaleratua izan da Urnietako taldea, zoriitxarrez. Aurreko asteetan adierazi bezala, zaila zen irabaztea, 2-0 alde izan arren, 4 tantoz besterik ez baitziren aurretik. Oreretako pilotalekuan 35-11 galdu zuten leen partida larruzko paletan. Pala motzean zegoen beraz esperantza jarria. Berdinketa berdinketaren atzetik, 40-38 amaitu zuten partida. Kanpoan geratu dira baina taldea indartuta atera da, 3 pilotari berri gehitu baitira.

Benjaminak
Usurbilgo Txapelketa
Urnieta 18- 13 Lasarte
Ezenarro eta Argotek lan ona egin zuten.

Alebinak
Udaberri Txapelketa
Urnieta 16- 6 Oiarpe III
Ramírez eta Oiarbidek erraz lortu zuten garaipena
Usurbilgo Txapelketa
Urnieta 4-18 Usurbil I
Gines eta Urdangarinek berriz, ez zuten aldeko izan eguna, 4 tanto soilik lortu zituztelarik.

Infantilak
Urnieta 18-14 Intza II
Ezenarro eta Imazek jokatu zuten partida ederra izan zen.
Gazteleku 18- 13 Urnieta
Ibargoien eta Iguaranek lan ona egin arren galdu egin zuten.

Kadeteak
Udaberri Txapelketa 4 ½ banaka
Hondarribiako 22- 7 Urnieta
2.kategorian jokatu zuen Sergio Odriozolak, erraz garaituaz.

Hernani 2- 22 Urnieta
Lehen kategorian aritu zen Julen Loitegi lan erraza izan zuen hala ere.

Salbatore Txapelketa
Urnieta 5- 22 Segura
Urnieta 22- 6 Bizkaia
Aritz Lizasok lan ederra egin zuen.

Jubenilak
Udaberri Txapelketa 4 ½ banaka
Antiguako 2- 13 Urnieta
Aurrera Saiaz 22- 8 Urnieta
Ahetze eta Unaiek biek hala biek galdu egin zuten.

Usurbilgo Txapelketa
Manterola- Lizaso 22/14 Etxeberria-Arozena

Emakumea Pilotari Irekia
Gomazko paleta
Senior neskak, trinketean Goenaga eta Moronek 30 tanto egin zituzten, Lizeaga eta Zuazuk berriz 20. Ostiralean, Iruran final laurdenekoetan sailkatuko diren bi bikoteak erabakiko dira, 4ren arteko berdinketa baitago.


Irudian: Camilo Ruiz

miércoles, 12 de mayo de 2010

Kontzejupeko pelota txapelketa Urnietan, izen ematea zabalik

Urnietako udaleko kultura silak Kontzejupeko pelota txapelketa antolatu du urtero bezala. Aurten iaz ez bezala, Palaz banaka kategorian bakarrik antolatu du txapelketa. Izena emateko epea maiatzaren 11tik 14ra bitartean izango da, Lekaio kultur etxean. Partehartzaile guztiak maiatzaren 17an Lekaio kultur etxetik pasa daitezke txapelketaren egutegiaren bila, maiatzaren 18an txapelketaren lehen partidak jokatuko baitira.

lunes, 10 de mayo de 2010

Urnieta Herri Arteko txapelketan ondo hasi da

2010-V-7. Herriartekoan aurrera egiteko urrats sendoa eman zuen aurkari zailaren aurka. Zaletuen laguntza ezinbestekoa izan zen.
URNIETA 2–0 ORERETA
Urnieta 35–32 Orereta
Larruzko paleta.
Xabier Amantegi–Beñat Txapartegi.
Urnieta 40–39 Orereta
Pala motza.
Aitor Argiñarena–Antton Jauregi.


Zaletuen babesarekin errazago hartu ohi zaio aurkariari. Aurreko ostiralean ere zaletuen babesa garrantzitsua izan zen. Xabier Amantegik alboan zuen estrainekoz debuta egiten duen Beñat Txapartegi. 35-32 irabazi zuten, nahiz eta atzetik joan markagailuan partidako 22.tantora arte. Xabierrek asmatu zuen eta Beñat lehen aldia izateko bikain aritu zen. Denboraldiko partida egin zuela esan daiteke. Ikusgarri aritu zen, ez da ahaztu behar urtebete eskas hasi zela larruzko paletan. Bigarren partidan ere aurkariak faborito ziren. Baina kantxan eta markagailuan Urnieta iritsi zen lehen 40ko tantoa egitera. Aitor Argiñarenaren debuta zen, eta Antton Jauregik gogotik eutsi zion aurkariari. 28-36 galduz joan eta gero, 40-39 irabazi zuten.
Oreretan partida bat irabazita nahiko!

Aurreko asteburuko emaitzak



HERRIARTEKOAK PALAN


URNIETA2-0 ERRENTERIA


Kartelera zabala eta oparoa izan da aurreko asteburukoa. Aipagarria Urnietako pala jokalariek, Errenteriakoei 2-0 irabazi izana herriartekoan. Publikoak gogoz animatu zuen taldea eta izan zuen eraginik. Lehen partida, larruzko paletan jokatu zuten, Xabier Amantegi eta Beñat Txapartegi debutatu berriak. 35-32 irabazi zuten.


Bigarren partida, pala motzean izan zen, Aitor Argiñarena debutanteak eta Antton Jauregik 39-40ez gainditu zuten lehia. Orain bueltako partidei itxaron beharko zaie. Tantoen aldea txikia denez, partida bat irabaztea komeni zaie UKEko pilotariei.


USURBILGO TXAPELKETA

BENJAMINAK

USURBIL I 16- 3 URNIETA

Ezenarro eta Argotek ez zuten aukerarik izan.



UDABERRI TXAPELKETA

ALEBINAK

HONDARRIBIAKO 8 –16 URNIETA

Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbide dotore aritu ziren.


INFANTILAK

URNIETA 18- 1 HERNANI III

Ezenarro eta Imazek ikaragarrizko partida jokatu zuten.

URNIETA 18- 6 SENDI EKINTZA

Ibargoien eta Iguaranek ere garaipena lortu zuten.



KADETEAK, 4 1/2an BANAKA, LEHEN MAILAN

URNIETA 16-22 HERNANI

Aritz Lizasok ez zuen lortu garaipena, lan ona egin bazuen ere.

URNIETA 22-HERNANI EA


2.MAILAN

URNIETA 3- 22 ALDE ZAHARRA

Ruizek ez zuen tantorik egiten asmatu.

URNIETA 22-13 ANTIGUAKO


JOLAS ETXEA TXAPELKETA

KADETEAK

Garin Lizaso 11-18 Arandia Mujika


JUBENILAK, 4 ½ an BANAKA

URNIETA 6- 22 AURRERA SAIAZ

Arozena 21-22 Murillo


GOMAZKO PALETA, SENIOR NESKAK TRINKETEAN

Goenaga-Moron 30 - 20 Arriola-Pierola

Irudian, Urnietako palistak herriartekoan


martes, 4 de mayo de 2010

Urnietarrak asteburu honetan Herriarteko lehian sartuko dira

Urnieta, maiatzak 7, ostirala. 20:30.
Ostiral honetan Herriarteko erremonte txapelketa hasiko da. Urnieta KEk, urtero bezala, taldea aurkeztu du eta Errenteria izango dute aurkari. Joaneko partida Urnietako pilotalekuan izango da, arratsaldeko 20:15etan.
Larruzko paletan, Amantegi eta Txapartegi arituko dira. Pala motzean, berriz, Fernandez eta Jauregi. Itzulikoa hurrengo astean jokatuko dute.