lunes, 10 de mayo de 2010

Urnieta Herri Arteko txapelketan ondo hasi da

2010-V-7. Herriartekoan aurrera egiteko urrats sendoa eman zuen aurkari zailaren aurka. Zaletuen laguntza ezinbestekoa izan zen.
URNIETA 2–0 ORERETA
Urnieta 35–32 Orereta
Larruzko paleta.
Xabier Amantegi–Beñat Txapartegi.
Urnieta 40–39 Orereta
Pala motza.
Aitor Argiñarena–Antton Jauregi.


Zaletuen babesarekin errazago hartu ohi zaio aurkariari. Aurreko ostiralean ere zaletuen babesa garrantzitsua izan zen. Xabier Amantegik alboan zuen estrainekoz debuta egiten duen Beñat Txapartegi. 35-32 irabazi zuten, nahiz eta atzetik joan markagailuan partidako 22.tantora arte. Xabierrek asmatu zuen eta Beñat lehen aldia izateko bikain aritu zen. Denboraldiko partida egin zuela esan daiteke. Ikusgarri aritu zen, ez da ahaztu behar urtebete eskas hasi zela larruzko paletan. Bigarren partidan ere aurkariak faborito ziren. Baina kantxan eta markagailuan Urnieta iritsi zen lehen 40ko tantoa egitera. Aitor Argiñarenaren debuta zen, eta Antton Jauregik gogotik eutsi zion aurkariari. 28-36 galduz joan eta gero, 40-39 irabazi zuten.
Oreretan partida bat irabazita nahiko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario