martes, 29 de diciembre de 2009

Urteberriko pilota kartelera

Eskuz banaka, Infantilak: Eskualde arteko Txapelketa, finalerdiak
Urnieta 4-Oiarpe 3
Urnieta 3-Intza 2
Urnieta. Ast,30. 17:30

Eskuz banaka, Kadeteak: Gipuzkoako Txapelketa
Urnieta 3-Alde Zaharra 1
Urnieta 4-Oiarpe 4
Urnieta 1-Alde Zaharra 4
Urnieta 2-Oiarpe 1
Artaleku (Irun). Lar,2. 13:00

Eskuz banaka, Seniorrak: Gipuzkoako Txapelketa
Urnieta-Usurbil 3
Gaska (Donostia). Lar,2. 15:30

Eskuz banaka, Jubenilak: Gipuzkoako Txapelketa
Urnieta 2-Alde Zaharra 3
Urnieta 1-Mundarro 4
Irura. Ig,3. 9:30

Eguberrietako pilota emaitzak




URNIETA 35-33 OIANGU 1
URNIETA 23-35 OIANGU 2
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Oiangu 1 taldearen aurkako finalerdia irabazi eta Oiangu 2 taldearen aurkako final handia galduta, argi dago Gipuzkoako Txapelketa irabaztear egon dira urnietarrak, baina azkenean, maila igoera historikoa lortu dute. Meriturik ez dute falta, etxean ez, arerioen pilotalekuan jokatu baitzuten, Goierriko hainbat udalerritako pilotari onenak biltzen dituen klubaren aurka. Jauregik eta Amantegik lortutako igoera, bi denboralditan lortzen duten bigarrena da. 2007-08 denboraldian hirugarren mailan jokatzen hasi ziren. 2009-10 denboraldian, elite mailara heltzea lortu dute. Zorionak! (Goiko irudian).

ALTZATARRA 21-30 SARE ESNAL-ESTI ARRIOLA
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Garaipen honekin, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan parte hartu ahal izango dute. 

Finalerdietan izango dira bestalde, Eskualde arteko Txapelketan parte hartzen ari diren infantil mailako Jon Ezenarro eta Mikel Imaz pilotari gazteak, igaro den asteburuan Igeldon zuten norgehiagoka irabazi ostean. Aldiz, final laurdenetan txapelketatik kanpo geratu da errendimenduko alebin mailako Gorka Oiarbide pilotaria.

TRINKETA, ESKUZ BANAKA
URNIETA3 13-30 HERNANI4
UNAI GARIN. KADETEAK.
Txapelketatik kanpo geratu da Garin.

URNIETA4 30-23 HERNANI1
JULEN LOITEGI. KADETEAK.
Final laurdenetarako sailkatu da.

URNIETA2 19-35 USURBIL1
AHETZE ETXEBERRIA. JUBENILAK.

URNIETA 22-40 USURBIL1
JON PAGOLA. SENIORRAK.

lunes, 21 de diciembre de 2009

Denboraleagatik, asteburuko jardunaldia bertan behera



Foru Aldundiak aginduta, pasa den asteburuan jokatzekoak ziren pilota partidak bertan behera geratu ziren denboraleagatik. Buruntzaldeako benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta afizionatu mailako pilotarien urteroko festa ere ez zen ospatu.  Hernani eta Usurbilen arteko finala ere atzeratu egingo da. Bezperatarako ere iragarria zeuden beste bi neurketa; infantil mailakoena. Aurkarien lesioak tarteko, bat ez zen jokatu. Beraz, Urnieta 4 taldeak txapelketan aurrera egingo du. Urnieta 3 taldearen eta Hernaniren arteko neurketa aldiz, burutu zen. 2-0, Urnieta garaile.

Taldez talde, honela agurtuko du 2009. urtea UKE Pilota Sailak:
-Larruzko Paleta, Seniorrak: finalerdira ailegatu dira, 2.mailako taldea eta 3.mailako Urnieta 1 taldea. (irudian, Borja Fernandez eta Iñaki Unzalu)
-Eskualdeko Txapelketako finalaurdenetan daude, errendimenduko alebin mailako Gorka Oiarbide pilotaria eta Jon Ezenarro eta Mikel Imaz infantilak. 3.mailako kadeteek 11. eta 12. postuak eskuratzeko borrokatu beharko dute.
-Trinketa: asteburuan hirugarren jardunaldia jokatuko da. Unai Garin, Julen Loitegi eta Aritz Lizaso kadeteek eta jubenil mailako Ahetze Etxeberriak eta Unai Arozenak amaiera fasera heltzeko aukera handia dute. Senior mailan aldiz, Jon Pagolak bigarren mailara jaistea saihestu beharko du.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Pilota kartelera, abenduak 18-20

Gomazko Paleta, Seniorrak: Gipuzkoako Txapelketako azken fasea
-Bosgarren eta seigarren postuak.
-Lehen finalerdia.
-Hirugarren finalerdia.
Urnieta. Lar,19. 16:00

Gomazko Paleta, Seniorrak: sailkapeneko lehen postua jokoan
Altzatarra-Urnieta
Ost,18.

Larruzko Paleta, Seniorrak 3.maila: Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak
Altzatarra-Urnieta 1
Ost,18.

Eskuz binaka, Infantilak: Eskualdeko Txapelketako final zortzirenak
Urnieta 4-Intza 3
Urnieta 3-Hernani 4
Urnieta. Ost,18. 16:30

Trinketa eskuz banaka, Kadeteak
Urnieta 3-Alde Zaharra 1
Urnieta 4-Oiarpe 4
Urnieta 1-Alde Zaharra 4
Urnieta 2-Oiarpe 1
Irun. Lar,19. 13:00

Trinketa eskuz banaka, Jubenilak
Urnieta 2-Alde Zaharra 3
Urnieta 1-Mundarro 4
Ig,20. 9:30

Trinketa eskuz banaka, Seniorrak
Urnieta-Usurbil 3
Gaska. Lar,19. 15:00

Eskola Kirola, Benjaminak
Urnieta B-Ikastola 1
Astigarraga. Lar,19. 16:15

Buruntzaldea
Urteroko pilota jaialdia Buruntzaldean: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, eta helduak pilota jokoan. 
Ig,20. Goiza.

Buruntzaldeko txapelketa: Hernani-Usurbil
Urnieta. Ig,20. Arratsaldea.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Pilota emaitzak, abenduak 11-13



URNIETA 11-22 ZUMAIA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatzen ari dira Ruiz eta Odriozola. 11. eta 12. postuetan sailkatzeko borroka betean dira. 

URNIETA2 22-15 GOIERRI
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Azken garaipenarekin, Loitegik eta Lizasok txapelketako hamahirugarren postuan sailkatzea lortu dute. Lehen fasean aurkari talde gogorrenetako bat egokitu zitzaiela kontuan izanda, euren errendimendu maila bikaina izan da.  Urtebeteko tartean, asko hobetu eta aurreratu dute bi pilotariek. 

URNIETA2 0-2 INTZA5
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Eskualdeko Txapelketako final hamaseirenetan kanporatu dute Iguaran, baina egoki jokatu ostean. Lasarte-Oriako aurkariari buruhauste bat baino gehiago eragin zion.

GAZTELEKU 6-35 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Azken emaitza ikusita, zeresanik ez. Denboraldi honetan maila jaistea saihestu soilik ez, finalerdietarako txartela eskuratzear eta lehen mailara igotzear egon dira urnietarrak.

GIRIZIA 16-35 URNIETA1
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 3.MAILA
Azken garaipenarekin, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu dira. Mailaz igo ahal izateko finalera ailegatzea izango da Fernandezen eta Unzaluren erronka nagusia. 

URNIETA 30-26 HERNANI1
ARANTXA GOENAGA-SARE ESNAL. GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Jokatzeko modu bikainak, beste hainbesteko ezusteko pozgarria ekarri zuen. Goenagak eta Esnalek udal pilotalekuan batera jokatzen zuten lehen aldian, meritu handiko garaipena eskuratu zuten. (Goenaga eta Esnal, goiko irudian).

URNIETA1 8-30 HERNANI2
SERGIO ODRIOZOLA. TRINKETA, KADETEAK.
Odriozolaren estreinako partida izan zen. Txapelketa hasi besterik ez da egin.

URNIETA2 30-7 HERNANI3
ARITZ LIZASO. TRINKETA, KADETEAK.
Lizasoren esperientzia agerian geratu zen. Bere espezialitatea ez izan arren, ez da inoiz errenditzen.

URNIETA3 25-30 OIARPE2
UNAI GARIN. TRINKETA, KADETEAK.
Garinen zailtasun eta urduritasunez betetako hasierak neurketa baldintzatu zuen. 

URNIETA4 30-1 ALDE ZAHARRA3
JULEN LOITEGI. TRINKETA, KADETEAK.
Markagailuan jasotako azken emaitzak erakusten duen moduan, Donostiako aurkariak ez zion buruhausterik eragin. 

URNIETA1 35-30 USURBIL2
UNAI AROZENA. TRINKETA, JUBENILAK.
Neurketa galtzen hasi arren, sakeekin asmatu zuen Arozenak, eta aurrealdean ederki asko moldatu zen.

URNIETA2 35-34 ANTIGUAKO1
AHETZE ETXEBERRIA. TRINKETA, JUBENILAK.
Partida benetan gogorra, Etxeberriak jokatutakoa. Sake ederrek lagunduta, hamabi puntutako aldea jartzea lortu zuen urnietarrak. Baina tentsioa eta urduritasuna tarteko, nekatuta amaitu zuen. Neurketa edonork irabaz zezakeen, azkenean ordea, etxekoa garaile.

BEHAR ZANA1 40-22 URNIETA
JON PAGOLA. TRINKETA, SENIORRAK.
Pilota Sailetik jakinarazi zutenez, mailaz igo ostean Pagolak aurten dezente sufrituko zuela iragarri zuten, bera baino aurkari beterano eta esperientzia handiagokoen aurka. Maila berrian mantentzea izango da bere erronka nagusia.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Pilota kartelera, abenduak 11-13




Urnieta. Ost,11. 20:15:

Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Urnieta-Zumaia

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Urnieta 2-Goierri

Gomazko Paleta, Seniorrak
Urnieta-Hernani 1

Larruzko Paleta, Seniorrak 3.maila
Girizia-Urnieta 1
Oiartzun. Ost,11. 21:00

Larruzko Paleta, Seniorrak 2.maila
Gazteleku-Urnieta
Andoain. Ost,11. 20:30

Eskuz binaka, Seniorrak
Urnieta-Intxurre 1
Urnieta. Lar,12. 11:30

Eskuz banaka, Infantilak
Urnieta 2-Intza 5
Urnieta. Lar,12.

GIPUZKOAKO TRINKETA TXAPELKETAREN HASIERA
Urnietako ordezkaritza:
-Kadeteak: lau talde.
-Jubenilak: bi talde.
-Seniorrak: Jon Pagola (goiko irudian).

Trinketa eskuz banaka, Kadeteak
Urnieta 3-Oiarpe 2
Urnieta 4-Alde Zaharra 3
Urnieta 1-Hernani 2
Urnieta 2-Hernani 3
Irun. Lar,12. 13:00

Trinketa eskuz banaka, Seniorrak
Urnieta-Behar Zana 1
Gasca (Donostia). Lar,12. 15:00

Trinketa eskuz banaka, Jubenilak
Urnieta 2-Antiguako 1
Urnieta 1-Usurbil 2
Irura. Ig,13. 9:30

PILOTA ESKOLA
Eskuz binaka, Benjaminak
Urnieta A-Landaberri
Andoain. Lar,12. 16:00

Urnieta B-Udarregi
Astigarraga. Lar,12. 16:00

Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta A-Ikastola 3
Andoain. Lar,12. 16:00

Urnieta B-Arantzazuko Ama B
Usurbil. Lar,12. 16:00

martes, 8 de diciembre de 2009

Pilota emaitzak, abenduak 4-6


URNIETA 22-35 ZUMAIA1
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK, 2.MAILA.
Urnietara azken urteotan etorritako bikote indartsuenaren aurka jokatu zuten Amantegik eta Jauregik. Etxekoak saiatu ziren, baina ezin, hanka sartzerik egin gabe aurkariak ederki antolatuta baitzeuden. Lehen postua eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietako sailkapena erabakitzeke zeuden. Azkenean ordea, jokatzeke dagoen jardunaldian erabakiko da guztia.

URNIETA2 31-35 OIANGU1
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. SENIORRAK, 3.MAILA.
Denboraldiak aurrera egin ahala, Argiñarenaren eta Txapartegiren jokatzeko modua hobetzen doa. Azken jardunaldian berriz galdu zuten eta ondorioz, herrialde mailako txapelketatik kanpo geratu dira. Halere, burututako lanaren inguruan, balorazio positiboa egiten dute biek. Txapartegik Aritz Zubillagarekin batera Gipuzkoako Gomazko Paletako Trinketa Txapelketan parte hartuko du eta jarraian, Argiñarenarekin Udaberri Txapelketan.

lunes, 30 de noviembre de 2009

Pilota kartelera, abenduak 4-6

Datorren asteburuan pilota jardunaldirik ez da izango. Honako bi partida besterik ez, asteazken honetan, abenduak 2, Urnietan 20:15etik aurrera:

Larruzko Paleta, Seniorrak 3.maila
Urnieta 2-Oiangu 1

Larruzko Paleta, Seniorrak 2.maila
Urnieta-Zumaia 1
 

 

Pilota emaitzak, azaroak 27-29

Irudian, Jon Ezenarro, Mikel Imaz eta Jon Ander Iguaran.

Bi talde, kanporatu:
-Ahetze Etxeberria eta Unai Arozena finalerdietan.
-Kadete mailako Urnieta 1 taldea, final laurdenetan. 

LARRUZKO PALETA
OIANGU3 35-27 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK, 2.MAILA.

URNIETA1 31-35 GAZTELEKU
IÑAKI GOROSABEL-IÑAKI UNZALU. SENIORRAK, 3.MAILA.

URNIETA2 17-35 ALTZATARRA
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. SENIORRAK, 3.MAILA.

GOMAZKO PALETA
INTXAURRONDO 30-26 URNIETA
ARRIOLA-ARANTXA GOENAGA. SENIORRAK.

ESKUZ
URNIETA4 2-0 INTZA3
JON EZENARRO. INFANTILAK.

URNIETA3 0-2 INTZA1
MIKEL IMAZ. INFANTILAK.

URNIETA2 0-2 HERNANI1
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.

HERNANI 22-9 URNIETA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.

GURE TXERU 7-22 URNIETA1
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.

USURBIL1 22-19 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.

BURUNTZALDEKO TXAPELKETA
Kanporaketa partidak jokatu ziren Urnietako udal pilotalekuan, igaro den azaroaren 29an. Aurrez aurre urnietarrak eta andoaindarrak. Bisitariak garaile, bostetik lau partidatan nagusituta:

URNIETA 3-18 GAZTELEKU
IGOR MATELLANES-JOSE LUIS ARGOTE. BENJAMINAK.

URNIETA 17-17 GAZTELEKU
ARATZ URDANGARIN-GORKA OIARBIDE. ALEBINAK.

URNIETA 18-5 GAZTELEKU
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ. INFANTILAK.

URNIETA 9-22 GAZTELEKU
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK.

URNIETA 5-22 GAZTELEKU
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.

PILOTA ESKOLA
URNIETA 2-0 INTZA3
GORKA OIARBIDE. ALEBINAK, ERRENDIMENDU MAILA.

URNIETA A 4-0 IKASTOLA 5
ARATZ URDANGARIN-INHAR OIARTZABAL. ALEBINAK.

URNIETA B 3-4 IKASTOLA 1
IÑIGO JUANIKORENA-IMANOL ODRIOZOLA. ALEBINAK.

URNIETA A 2-3 ARANTZAZUKO AMA D
JOSE LUIS ARGOTE-IKER IBARGOIEN. BENJAMINAK.

URNIETA B 0-4 IKASTOLA5
IGOR MATELLANES-AIMAR RUIZ. BENJAMINAK.

martes, 24 de noviembre de 2009

Pilota kartelera, azaroak 27-29

Larruzko paleta, Seniorrak 3.maila
Urnieta 1-Girizia (Oiartzun)
Urnieta. Ast,25. 20:15

Gomazko paleta, Seniorrak
Intxaurrondo-Urnieta
Egia. Ostg,26. 20:00

Eskuz binaka, Seniorrak
Usurbil-Urnieta
Aginaga. Ost,27. 20:30

Larruzko paleta, Seniorrak 2.maila
Oiangu 3-Urnieta
Ordizia. Ost,27. 20:15

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Gure Txeru-Urnieta 2
Getaria. Ost,27. 20:30

Larruzko paleta, Seniorrak 3.maila
Urnieta 1-Gazteleku
Urnieta 2-Altzatarra
Urnieta. Lar,28. 11:15

Eskuz banaka, Infantilak
Intza 3-Urnieta 4
Intza 1-Urnieta 3
Hernani 1-Urnieta 2
Urnieta. Lar,28. 16:00

Eskuz banaka, Benjaminak
Urnieta A-Ikastola 6
Andoain. Lar,28. 16:00

Urnieta B-Ikastola 4
Astigarraga. Lar,28. 16:15

Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta A-Ikastola 2
Andoain. Lar,28. 17:00

Arantzazuko Ama C-Urnieta B
Usurbil. Lar,28. 16:15

Eskuz banaka, Errendimenduko Alebinak
Urnieta-Intza 2
Villabona. Lar,28. 17:00

Buruntzaldeko Txapelketa
Urnieta-Gazteleku
Urnieta. Ig,29. 9:30

Pilota emaitzak, azaroak 20-22



URNIETA 35-14 ALTZATARRA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.

OIANGU1 35-28 URNIETA2
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 3.MAILA.

URNIETA 22-15 LAPKE (LAZKAO)
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK.

EIBAR 22-12 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK, 3.MAILA.
Gipuzkoako Txapelketako finalerdiko partida galdu zuten Etxeberriak eta Arozenak. Ondorioz, lehiatik kanpo geratu dira, finalera iristear. Kirolari bikotea, goiko irudian.

AÑORGA 22-11 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA.
Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetako partida jokatu zuten Garinek eta Oiarbidek. Norgehiagoka galduta, hauek ere lehiatik kanpo geratu dira.

URNIETA 3-22 ZESTOA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.

URNIETA3 1-2 HERNANI1
MIKEL IMAZ. INFANTILAK.

URNIETA2 0-2 INTZA4
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.

URNIETA4 0-2 OIARPE1
JON EZENARRO. INFANTILAK.

URNIETA 2-0 INTZA3
GORKA OIARBIDE. ALEBINAK.

URNIETA A 2-4 LANDABERRI
IÑIGO JUANIKORENA-ENEKO RAMIREZ. ALEBINAK.

URNIETA B 0-4 IKASTOLA 4
IMANOL ODRIOZOLA-JOSU GINÉS. ALEBINAK.

URNIETA A 2-3 ARANTZAZUKO AMA A
JOSE LUIS ARGOTE-ANDONI IZAGIRRE. BENJAMINAK.

URNIETA B 0-4 ARANTZAZUKO AMA B
IGOR MATELLANES-EDORTA IBARGOIEN. BENJAMINAK.

BURUNTZALDEKO TXAPELKETA
URNIETA 18-15 HERNANI
IGOR MATELLANES-JOSE LUIS ARGOTE. BENJAMINAK.

URNIETA 12-18 HERNANI
GORKA OIARBIDE-INHAR OIARTZABAL. ALEBINAK.

URNIETA 17-18 HERNANI
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ. INFANTILAK.

URNIETA 6-22 HERNANI
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK.

URNIETA 6-22 HERNANI
AITOR PAGOLA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.

URNIETA 22-12 HERNANI
JON PAGOLA-UNAI LEGARRETA. AFIZIONATUAK.
Oharra: hurrengo norgehiagoka, Urnieta-Gazteleku (Andoain). Urnieta. Ig,29. 9:30.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Pilota kartelera, azaroak 20-22

BURUNTZALDEKO TXAPELKETA
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo pilota elkarteak biltzen dituen Buruntzape bilguneak aipatu kluben arteko Buruntzaldeko Eskupilota Txapelketa antolatu du. Kanporaketa jardunaldien bidez, bi taldeetan banatuta eta sei mailatan jokatuko da: benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta afizionatu mailatan hain zuzen. Egin den zozketaren arabera, hauxe Urnietan jokatuko den lehen jardunaldia:

Sei mailatan
Urnieta-Hernani
Urnieta. Ig,22. 9:30

Urnietan, ost, 20. 20:15:
Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Urnieta-Zestoa

Larruzko Paleta, Seniorrak 2.maila
Urnieta-Altzatarra

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila: Gipuzkoako Txapelketako final laurdenak
Añorga-Urnieta 1
Añorga. Ig,22. 10:30

Larruzko Paleta, Seniorrak 3.maila
Oiangu 2-Urnieta 1
Oiangu 1-Urnieta 2
Ordizia. Ost,20. 11:00

Eskuz binaka, Afizionatuak
Urnieta-Lapeke (Lazkao)
Urnieta. Lar,21. 11:15

Eskuz banaka, Benjaminak
Urnieta A-Arantzazuko Ama D
Andoain. Lar,21. 16:00

Urnieta B-Ikastola 5
Astigarraga. Lar,21. 16:15

Eskuz banaka, Alebinak
Urnieta A-Ikastola 5
Andoain. Lar,21. 17:00

Urnieta B-Ikastola 1
Usurbil. Lar,21. 16:00

Eskuz banaka, Errendimenduko alebinak
Behar Zana 1-Urnieta
Villabona. Ost,21. 17:00

Eskuz banaka, Infantilak: Gipuzkoako Txapelketa 4an
Urnieta 4-Oiarpe 1
Urnieta 1-Intza 6
Urnieta 3-Hernani 1
Urnieta 2-Intza 4
Urnieta. Lar,21. 16:00

lunes, 16 de noviembre de 2009

Pilotako emaitzak, azaroak 13-15



LANDARE1 23-35 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK, 2.MAILA.
Maila berrian ezin hobeto estreinatu dira Amantegi eta Jauregi. Oreretarren aurka, etxetik kanpo zailtasun handirik gabe nagusitu ziren urnietarrak. 

GAZTELEKU 35-19 URNIETA1
IÑAKI GOROSABEL-IÑAKI UNZALU. SENIORRAK, 3.MAILA.
Neurketa ondo hasi zuten urnietarrek, hamaseina tantorekin aurkariekin berdindu zuten arte. Hortik aurrera, partida irabazteko aukera guztiak galdu zituzten. Pilota Sailetik animoak helarazi nahi dizkiete bi kirolariei, onena neurketatan gozatu asmoz parte hartzea dela aholkatzearekin batera.

ALTZATARRA 35-27 URNIETA2
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. SENIORRAK, 3.MAILA.
Gustura jokatu zuten bi urnietarrek, eta egoki gainera. Gustura burututako lanarekin, partida amaieran aurreratu zitzaizkien donostiarrak markagailuan. Itzulerako neurketan irabaziko dutela iragarri dute Argiñarena eta Txapartegi gazteek.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 30-20 EZENARRO-ARRIZABALA
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Garaipen bikain bezain garrantzitsua Goenagarentzat. Bost eta hamargarren postuen artean sailkatzea zen euren erronka.  Zazpigarren postua lortu dutenez, ezingo dute finalerdietan parte hartu. 

URNIETA 10-22 EIBAR
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Ondo hasi zuten neurketa Ruizek eta Odriozolak, baina etxean jokatutako neurketaren garaipenak Eibar aldean amaitu du. Bigarren mailako kadeteen taldeek atseden hartu dute joan den jardunaldian. 

URNIETA1 0-2 HERNANI2
ODEI IBARGOIEN. INFANTILAK.
Aurkariak maila hobea izan arren, jokatzeko modua ere hobetu du Ibargoienek. Sake onak egin zituen, eta indar handiagoa erakutsi zuen.

URNIETA2 0-2 ALDE ZAHARRA2
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Etxean ahal bezain ondo defendatu zen, ziur aski hamabi taldeetako pilotari onena denaren aurrean. 

URNIETA3 2-1 INTZA4
MIKEL IMAZ. INFANTILAK.
Lasarte-Oriako hautagaia mendean hartzeko lanak izan zituen urnietarrak. Dituen ezaugarriak ahalik eta gehien baliatzeko, lasaiago joka dezake eta behar luke, Pilota Sailetik jakinarazten dutenez. 

URNIETA4 2-0 INTZA6
JON EZENARRO. INFANTILAK.
Beste garaipen bat Ezenarrorentzat. Hiru neurketa, hiru garaipen. Txapelketako lehen fasea amaitzeko bi norgehiagoka ditu jokatzeke. Lehen bi postuetan sailkatzen diren pilotariak hurrengo faserako sailkatuko dira. Garaipen bakarra eskuratzea nahikoa izango du. 

INTXURRE1 2-0 URNIETA
GORKA OIARBIDE. ALEBINAK.

URNIETA A 3-2 IKASTOLA2
JOSE LUIS ARGOTE-IKER IBARGOIEN. BENJAMINAK.

URNIETA B 0-3 ARANTZAZUKO AMA
AIMAR RUIZ-IGOR MATELLANES. BENJAMINAK.

URNIETA A 4-0 LANDABERRI
INHAR OIARTZABAL-ARATZ URDANGARIN. ALEBINAK.
(Goiko irudian)

URNIETA B 2-4 UDABERRI
UNAI URDANGARIN-IÑIGO JUANIKORENA. ALEBINAK.
          

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Asteburuko partidak, azaroak 14-15

Gomazko paleta, Seniorrak
Ezenarro-Arrizabalaga - Arrondo-Arantxa Goenaga
Lizartza. Lar,14.

Larruzko paleta, Seniorrak 3.maila
Altzatarra-Urnieta 2
Altza. Ost,13. 18:45

Gazteleku-Urnieta 1
Andoain. Ost,13. 20:15

Larruzko paleta, Seniorrak 2.maila
Landare 1-Urnieta
Orereta. Ost,13. 21:15

Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Urnieta-Eibar
Urnieta. Lar,14. 15:30

Eskuz banaka, Infantilak
Hernani 2-Urnieta 1
Intza 6-Urnieta 4
Alde zaharra 2-Urnieta 2
Intza 4-Urnieta 3
Urnieta. Lar,14. 16:00

Eskuz binaka, Benjaminak
Urnieta A-Arantzazuko Ama A
Andoain. Lar,14. 15:45

Urnieta B- Arantzazuko Ama B
Astigarraga. Lar,14. 16:30

Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta A-Landaberri
Andoain. Lar,14. 17:00

Urnieta B-Ikastola 4
Usurbil. Lar,14. 16:15

Errendimendu mailako alebinak, eskuz binaka
Behar Zana 1-Urnieta
Villabona. Lar,14. 17:00

martes, 10 de noviembre de 2009

Pilota emaitzak, azaroak 6-8

OAINGU1 40-33 URNIETA1
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Finalerdi saio luze eta gogorra, urduritasunez josia urnietarrentzat. Azkenean ordiziarrek irabazi zuten finalerdiko partida. Beste finalerdietan Iparraldeko Endaiatarrak gailendu zenez eta mugaz bestaldekoa izateagatik, saririk ezin dute irabazi. Ondorioz, urnietarrak txapeldunorde postua eskuratu dute, ez ordea mailaz igotzea. Gertu egon dira halere, maila ona erakutsi dute entrenamendu saio eta norgehiagoketan.

URNIETA 18-22 EPLE
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Sailkapeneko lehen postua jokoan zegoen, Urnietako udal pilotalekuan burutu zen lehia saioan. Ondorioz, baita finalerdietara igarotzeko txartela ere. Atzelari oreretarra partidan zehar nagusitu bazen ere, Arozena ederki defendatu zen. Urnietarrek Eibarren dute finalerako txartela eskuratzeko aukera bakarra.

AURRERA SAIAZ 22-11 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA
Sailkapeneko lehen postua zegoen jokoan baita Bidegoianeko neurketan ere. Urnietarrak ongi aritu ziren, baina Aurrera Saiaz taldeko aurrelariak jokaldi bikaina burutu zuen. 9 tanto sakez egin zituen eta maila hobea zuela erakutsi.

SEGURAKO 22-12 URNIETA2
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA
Erraz galdu zuten partida urnietarrek. Loitegik ez zuen egoki jokatu. Lizaso ahal zuen moduan defendatu zen, atzelari goierritarra nagusitu baitzen. Halere, urnietarrek final laurdenetan parte hartuko dute.

URNIETA4 2-1 HERNANI2
JON EZENARRO. INFANTILAK.
Neurketa polita. Ezenarrok amaitu zuen garaile, berdinketa hausteko partidan. Urnietarra egunez egun bere maila hobetzen ari da, egiten duen saiakerari esker.

URNIETA2 0-2 OIARPE1
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Ondo jokatu eta defendatzen jakin arren, buruhausteak eragin zizkion arerioaren aurka lehiatu behar izan zuen.

URNIETA3 0-2 ALDE ZAHARRA2
MIKEL IMAZ. INFANTILAK.
Maila ederra erakutsi zuen Imazek, nahiz urduritasunak eta guztia ondo egin nahi izateak pilotakada bat baino gehiago galtzea eragin izan dion. Lasaiago hobeto jokatuko du.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Benjamin eta alebinentzat, denboraldi hasiera



Benjaminak:

Urnieta A- Ikastola 2
Urnieta B- Arantzazuko Ama C

Alebinak:
Urnieta A- Arantzazuko Ama A
Urnieta B- Udarregi

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Pilota hitzorduak, azaroak 6-8

Eskuz binaka, Jubenilak
Urnieta- Eple
Urnieta. Ost,6. 20:30

Pala motza, Seniorrak: Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak
Oiangu 1- Urnieta 1
Zubieta. Ost,6. 20:15

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Segurako- Urnieta 2
Segura. Ost,6. 20:15

Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1- Intza 3
Urnieta 4- Hernani 2
Urnieta 2- Intza 1
Urnieta 3- Alde Zaharra 2
Urnieta. Lar,7. 16:00

Eskuz banaka, Alebinak
Behar Zana 2- Urnieta
Villabona. Lar,7. 17:00

martes, 3 de noviembre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 30-azaroak 1



URNIETA-ZARAUTZ2
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Ruizek eta Odriozolak ezin izan zuten partida jokatu. Aurkariak deskalifikatu zituzten.

URNIETA2-BEHAR ZANA1
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Norgehiagoka hau ere jokatu gabe geratu zen. Talde aurkariko ordezkariak arratsalde  partean Villabonako pilotariak Urnietara joaterik ez zutela izango jakinarazi zuen, telefono dei baten bidez.

OIANGU1 40-22 URNIETA2
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Partida honekin, Amantegi eta Unzalu Gipuzkoako Txapelketatik kanpo geratu dira. Ordiziarrek garaitu zituzten, jokoan ezer ez zuten azken jardunaldian.

ALTZATARRA 19-22 URNIETA1
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Lidergoan egonik, eta finalerdietarako txartela eskutan izanda, ez zuten ezer jokoan Gorosabelek eta Jauregik, baina hala ere, Altzatarra taldekoen aurkako partida irabazi zuten. Ostiral honetan, mailaz igo eta finalean egoteko aukera emango dien kanporaketa saioa jokatuko dute Zubietan, Oiangu 1 taldearen aurka.

URNIETA 9-22 EIBAR
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.
Garmendiaren lan kontuek gutxieneko berme batzuekin entrenatzea eragozten die. Pagolaren jardunaldirik hoberena ere ez zen izan. Hortik dator, aurkarien eta etxekoen artean azken emaitzan zegoen tarte nabarmena.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 25-30 PAGOLA-A.URKIZU
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Partida orekatuak jokatzen ari da Goenaga. Norgehiagoka batean izan ezik ordea, azken unean, hiru jardunaldietan galdu dute.

INFANTILAK, BIGARREN URTEA: BI PARTIDA, ZORTZI TANTORA
URNIETA4 2-0 URNIETA1
JON EZENARRO-JON ANDER IMAZ.

URNIETA3 2-0 URNIETA2
MIKEL IMAZ-ODEI IBARGOIEN.
Garaipen argi eta garbiak, Ezenarro eta Imazenak. Bi pilotariek lehen bi postuetan sailkatzeko borrokatu beharko dute, final hamaseirenetako kanporaketetan parte hartzeko. Aurreikuspenak betetzen badira bestalde, Ibargoien eta Imaz ligaxkako bost partidak jokatu eta kanporatu ostean, Eskualdeko Txapelketa joka dezakete. Goiko irudian, Ezenarro, Imaz eta Iguaran.

INTXURRE1 2-0 URNIETA
GORKA OIARBIDE. ALEBINAK.
Errendimentu txapelketan estreinako partida jokatu zuen Oiarbidek. Norgehiagokan ondo moldatzea espero zen, baina azkenean Alegiako hautagaiaren aurka jokatutako bi neurketak galdu zituen, Villabonako pilotalekuan.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Urriak 30-Azaroak 1, pilota hitzorduak

Urnieta. Ost,30. 20:15:
Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Urnieta-Zarautz 2

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Urnieta 2-Behar Zana 1

Pala motza, Seniorrak
Oiangu 1-Urnieta 2
Ordizia. Ost,30. 21:00.

Altzatarra-Urnieta 1
Altza. Lar,31. 11:00

Eskuz binaka, Afizionatuak
Urnieta- Eibar
Urnieta. Lar,31. 11:15

Eskuz banaka, Infantilak
Intza 3- Intza 6
Urnieta 1- Urnieta 4
Hernani 2- Oiarpe 1
Intza 1- Intza 4
Urnieta 2- Urnieta 3
Alde Zaharra 2- Hernani 1
Urnieta. Lar,31. 16:00

Gomazko Paleta, Seniorrak
Arriola- Sare Esnal - Ezenarro-Arrizabalaga
Intxaurrondo. Lar,31. 16:00

Arrondo-Arantxa Goenaga - Pagola- A.Urkizu
Altza. Lar,31. 16:00

Eskuz binaka, Jubenilak
Zarautz 2- Urnieta
Zarautz. Lar,31. 16:30

Eskuz banaka, Alebinak
Intxurre 1 (Alegia)- Urnieta
Villabona. Lar,31. 17:00

martes, 27 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 23-25




GIRIZIA 40-12 URNIETA2
URNIETA2 26-40 USURBIL
JUAN CARLOS ERASUN-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Jardunaldi bikoitza jokatu behar izan du pala motzean dabilen Urnieta 2 taldeak. Bi norgehiagokak galdu dituzte. Usurbilen aurkako neurketan, partidaren zatirik handienean markagailuan oreka mantendu zen. Baina aurkarien lana tarteko, atzelariaren segurtasuna eta aurrelariaren kolpeak giltzarriak izan ziren.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 26-30 GARMENDIA-AIZPURUA
EMAKUMEA PILOTARI. SENIORRAK.
Lezon jokatu zen norgehiagokan Goenagak ez zuen zorterik izan. Partida gogorra izan zen, edonork irabaz zezakeen.

ANTIGUAKO 10-22 URNIETA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Tarte handiz irabazi zieten urnietarrek Antiguakoei.

ILUNPE 22-19 URNIETA2
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK
Partida ezin hobea jokatu ostean, azkenean hiru tantogatik galdu zuten norgehiagoka Loitegik eta Lizasok. Ilunpeko atzelarien erasoaldien aurrean, ederki erantzun zion Aritzek. 13.tantora ailegatu arte, markagailuan ez zen bi taldeen artean alderik nabari. Azpeitiarrak aurreratu ziren gero, 18. tantoraino. Urnietarrek beste hainbeste egin zuten. Azken txanpan, edonork irabaz zezakeen, Ilunpekoak nagusi azkenean. Loitegi eta Lizaso goiko irudian.

URNIETA 22-13 ALDE ZAHARRA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Nagusitasun osoz gailendu ziren urnietarrak Alde Zaharrekoen parean. Azpimarratzekoa Etxeberriak buruturiko lana, pilotakada eder eta erremate bikainekin. Kontuan izatekoa baita, Arozenak atzelari donostiarren erasoaldiei emandako erantzuna. Garaipen honi esker, sailkapen buruan kokatu dira. Bi jardunaldi eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara igarotzeko txartela dute jokoan, Zarautz 2 eta Eple taldeekin batera. Emozioa beraz azken uneraino.

URNIETA 15-22 AURRERA SAIAZ
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.
Tolosako Beotibarren jokatutako norgehiagoka modu argian galtzen hasi ziren, nahiz azkenerako 15 tanto egitea lortu, aurrelari bikain eta seguru ageri zen atzelariari esker. Partida amaieran ordea, Bidegoiangoak garaile.

GARIN ETA OIARBIDE, FINAL LAURDENETARA
Jardunaldi guztiak irabazi ostean, Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira Unai Garin eta Ander Oiarbide pilotariak. Lehen postua eskuratzeko aukera izango dute jokoan. Bestalde, asteburu honetan azken urteko errendimenduko alebinen Gipuzkoako Txapelketa hasiko da. Urnietar bakarrak parte hartuko du bertan; Gorka Oiarbidek. Aurrerago hasiko dira jokatzen benjaminak eta alebinak eskuz binaka.              
                                                                                             
                                        

miércoles, 21 de octubre de 2009

Urriak 23-25, hurrengo pilota hitzorduak

Pala motza, Seniorrak
Girizia- Urnieta 2
Oiartzun. Ast,21. 21:15

Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Antiguako- Urnieta
Ibaeta. Ost,23. 17:15.

Eskuz binaka, Afizionatuak
Aurrera Saiaz- Urnieta
Tolosa. Ost,23. 20:30
 
Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Urnieta 1- Behar Zana 2 (Villabona)
Urnieta.Ost,23. 20:15

Ilunpe- Urnieta 2
Azpeitia. Lar,24. 10:00 

Urnieta. Lar,24. 10:30
Eskuz binaka, Jubenilak
Urnieta-Alde Zaharra

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 2-Usurbil

Gomazko paleta, Seniorrak
Arrondo- Arantxa Goenaga - Garmendia- Aizpurua
Lezo. Lar,24. 16:00

martes, 20 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 16-18



PALA MOTZA
Herriko pala jokalarien bi neurketa jokatu ziren igaro den larunbat goizean. Zaleturik ez zen falta izan udal pilotalekuan. Kirolariak pozik ari dira lanean eta nabari da. Iñaki Gorosabel, Borja Fernandez eta Antton Jauregik osatutako hirukoa sailkapen buruan da eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu da jada, partida guztiak irabazi ostean. Hona hemen aipatu bi neurketetako emaitzak:

URNIETA1 40-10 REAL SOCIEDAD
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Garaipen argi eta garbia urnietarrentzat. Partida osoan zehar, Gorosabelek eta Jauregik mendean izan zituzten donostiarrak.

URNIETA2 28-40 OIANGU1
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Ordiziakoek dirudiena baino gehiago jokatzen dute eta urnietarren aurkako neurketan nabari zen. 21. tantoa egin arte, berdinketak markagailuan behin eta berriz errepikatu ziren. Hortik aurrera, ordiziarrak nagusitu ziren.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 30-20 BAÑALES-URBIETA
EMAKUMEA PILOTARI TXAPELKETA. SENIORRAK.
Villabonako frontoitik pozik irten zen Goenaga. Arrondorekin batera jokatutako neurketa hamar tantoko tartearekin irabazi zieten aurkariei. 

URNIETA 12-22 BERGARA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Etxekoek gaizki jokatu ez zuten arren, aurkariek maila hobea erakutsi zuten.

ANTIGUAKO 15-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA
Beste garaipen bat Garin eta Oiarbiderentzat. Sailkapen buruan dira urnietarrak, eta lehenengo postuaren alde borrokatzeko aukera garbia dute. Okerrenera jota, bigarren postuan geratuko lirateke. Halere, Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetarako txartela eskura dezakete. 

ORERETA 15-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Aurreko jardunaldian galdu ostean, ezustekoa eman zuten Etxeberriak eta Arozenak Oreretan. Lidergoan diren aurkariei irabazi zieten. Garaipenaz modu ezin hobean gozatu ahal izango dute urnietarrek, hiru jardunaldi jokatzeke dituzten honetan, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera emango dien lehen bi postuetan sailkatzeko aukera dute eta.                                             

miércoles, 14 de octubre de 2009

Urriak 16-18, pilota hitzordu berriak

Eskuz binaka, Jubenilak
Eple-Urnieta
Orereta. Ost,15. 20:00

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Antiguako -Urnieta1
Igara. Ost,16. 19:15

Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Urnieta-Bergara
Urnieta. Ost,16. 20:15

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 1- Real Sociedad 1
Urnieta 2- Oiangu 1 (Ordizia)
Urnieta. Lar,16. 11:15

Gomazko paleta, Seniorrak
Arriola- Sare Esnal - Dominguez- N. Zabala
Tolosa. Lar,16. 16:00

Arrondo- Arantxa Goenaga - Bañales- Urbieta
Villabona. Lar,16. 16:00

Pilota emaitzak, urriak 9-11


USURBIL 40-24 URNIETA2
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Markagailuan aurkarien aurretik zirela ekin zioten norgehiagokako lehen txanpari, Unzaluk eta Amantegik. Baina Usurbilgo taldeak segituan agerian utzi zuen bere nagusitasuna.

URNIETA1 8-40 ENDAIATARRAK
IÑAKI GOROSABEL-BORJA FERNANDEZ. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Ikusmina eragin zuen Urnietako udal pilotalekura lehen aldiz etorri ziren Iparraldeko ordezkariek. Behin partida hasita, aho zabalik utzi zituzten bertaratu ziren zaletuak.

URNIETA 22-16 INTZA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK.
Jarraian eskuratzen duten bigarren garaipena urnietarrentzat. Hasiera batean Pagolak eta Garmendiak aurkariei tarte handiz irabazi behar zietela zirudien. Markagailuan 18-9 aurreratua zihoazen. Baina Lasarte-Oriako bikotea posizioz aldatu ostean, estutu zituzten urnietarrak. Bereziki, Artetxeren erremateen ondorioz. Baina azkenean aipatu bezala, etxekoak garaile.

URNIETA 2 20-22 HERNANI
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Azken unean, norgehiagoka lekuz aldatu behar izan zuten, Urnietatik Hernanira, zegoen hezetasunarekin ez baitzegoen partida baldintza egokietan jokatzeko modurik. Gipuzkoako Txapelketan izan duten lehen porrota izan da. Irabazten zihoazen (17-15), Loitegi tanto ederrak burutu zituen. Baina kantxa desberdina izateak eragina izan zuen azken emaitzan.

ATSEDENALDIA:
-Arantxa Goenaga eta Sare Esnal.
-Kadeteak, 3.maila: Camilo Ruiz eta Sergio Odriozola.
-Kadeteak, 2.maila, Urnieta 1: Unai Garin eta Ander Oiarbide.
-Jubenilak: Ahetze Etxeberria eta Unai Arozena.

miércoles, 7 de octubre de 2009

Pilota hitzorduak, urriak 9-11rako

Pala motza, Seniorrak
Usurbil-Hernani 2
Zubieta. Ost,8. 20:30

Urnietan, lar 10, 11:15:
Eskuz binaka, Afizionatuak
Urnieta-Intza

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 1-Endaiarrak

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Urnieta 2-Hernani
Urnieta. Ig,11. 11:30

martes, 6 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 2-4

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 25-30 LIZEAGA-LUCAS
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. EMAKUMEA PILOTARI. Lehiakortasun handiko partida izan arren, azkenean aurkarien aldera irauli zen markagailua. Emakumea Pilotari txapelketako laugarren denboraldiko lehen neurketan, Arantxa Goenagak ezin izan du garaipenik eskuratu.

URNIETA 1 40-34 OIANGU 2
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK. Gorosabelek estreinaldi ezin hobea izan du Urnietako kirol taldean. Jauregirekin batera, hasierako urduritasuna gainditu ostean, ordiziarrei sei puntuko tartearekin irabazi zieten eta.

URNIETA2 40-29 GIRIZIA
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK. Urnieta 1 taldeak egin bezala, arazorik gabe irabazi ahal izan zuten oiartzuarren aurka Amantegik eta Unzaluk jokatu zuten denboraldi berriko lehen neurketa. Txapelketa laburra izango dela aintzakotzat hartuta, hasiera bikaina eman diote herriko bi taldeek. Gipuzkoa mailako txapelketa honetan bederatzi taldeek izena emana dute. Finalera ailegatzen direnak mailaz igotzeko aukera izango dute.

URNIETA1 22-12 INTXURRE
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA.

ALDE ZAHARRA 5-22 URNIETA2
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Urnietarrak garaile, donostiarren kexu artean. Hain zuzen, aurkarien entrenatzaileak partida inpugnatu zuen, neurketarako jubenil mailako pilota erabili zela argudiatuta. UKE Pilota saileko ordezkaritzatik jakinarazi dutenez, epaileak pilota balekotzat eman arren, halako kexuak agertzeko eskubide osoa zuen donostiarrak. Urnietakoak aldiz halako egoerez nazkatuta daudela agertu nahi dute, euren aurkariek halakorik egiten duten hirugarren aldia baita jada, horrek guztiak suposatzen duen denbora galerarekin. Eta pilota sailetik gogorarazi bezala, hiru kasuetan arrazoia urnietarrei eman izan diete.

URNIETA 8-22 ALDE ZAHARRA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Aurreikuspenak bete ziren, nahiz urnietarrek ez zuten gaizki jokatu.

URNIETA 11-22 ZARAUTZ2
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Bikain entrenatu eta errendimendu maila ona izan arren, zarauztarren aurka jokatutako partida galdu zuten urnietarrek. Aurkariek jokaldi ederra eskaini zuten.

MURUMENDI2 17-22 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.
Onenen artean sailkatu ezin litekeen partidaren ostean iritsi da garaipena, Pagola eta Garmendiarentzat. Lasarte-Oriakoak izango dira euren hurrengo aurkariak.

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Urriak 2-4, datozen partidak

Eskuz binada, Seniorrak
Murumendi 2- Urnieta
Beasain. Ost,2. 19:30

Eskuz binaka, Kadeteak
3.maila: Alde Zaharra 2- Urnieta
2.maila: Alde Zaharra- Urnieta 2
Loiola. Ost,2. 20:00
Urnietan:
Ost,2. 20:15:
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 1-Intxurre

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 2-Girizia
Lar,3. 11:15
Eskuz binaka, Jubenilak
Urnieta- Zarautz 2

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 1- Oiangu 2

Gomazko paleta, Seniorrak
Arrondo- Arantxa Goenaga
Urretxu. Lar,3. 16:30

Aurreko asteburuko partidak, kronikak

GURE TXERU 7-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Getarian jokatu zen neurketan, Garinen sakeek buruhauste bat baino gehiago eragin zuten aurkariengan.

URNIETA2 22-2 AZKOITIA
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Kasu honetan ere, Loitegiren sakeak partida irabazteko giltzarriak izan ziren. Lizasok aldiz, segurtasun handiz jokatu zuen.

ALDE ZAHARRA 11-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK. Garaipen garrantzitsua urnietarrentzat. Neurketaren lehen zatia orekatua izan zen; hamar tantotan berdinduta egotera ailegatu ziren. Atzelari donostiarren pilotakada gogorrek partida baldintzatu zuten, nahiz urnietarrak ez ziren kikildu. Arozenak segurtasun handiz erantzun zien Donostiakoen erasoaldiei. Azkenean, aurkarien nekea baliatu zuten urnietarrek, 22.tantora iristeko.

URNIETA 20-22 LAGUNAK
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK. Elgoibarkoen aurrean galdu zuten urnietarrek. Baina kontuan hartzekoa da zer baldintzetan jokatu behar izan zuten. Lan kontuak direla eta, Garmendiak ez du entrenatzeko astirik eta Pagolak denbora dezente pasa du egoera fisiko onenean ez zela. Hori guztia, jokatu berri duten neurketan nabari zen. Elgoibarko atzelariaren erasoei ezin izan zien aurre egin Mikelek. Eta pilota Pagolaren esku zegoenean hark tantoak egiten zituen, baina horretarako aukera gutxi izan zituen. Halere, aipatzekoa da garaipena eskuratzetik gertu ibili zirela urnietarrak. Hiru tantoko aldearekin, hogeigarrenera ailegatu ziren Pagola eta Garmendia, euren erremate bikainei esker. Baina esandakoa, azkenean Lagunak taldekoak garaile.

San Migel txapelketa

22 JON PAGOLA-MARKEL LIZEAGA
16 ASIER IRASTORZA-MIKEL GARMENDIA
Sanmieletan ospatu ohi den lehia saioaren hirugarren edizioan, orain arte aurreko edizioetan txapeldun amaitu izan duen Mikel Garmendiari lehen postua kendu zion Jon Pagolak. Lizeaga hernaniarrarekin batera udal pilotalekura bertaratu ziren zaletuek gustuko izan zituzten jokaldiekin garaile amaitu zuen Jonek.

Kontsejupe txapelketa, finalak




Benjaminak:

Julen Osa 14-4 Vidal Said
Alebinak:
Gorka Oiarbide 16-12 Inhar Oiartzabal
Infantilak:
Mikel Imaz 18-16 Jon Ezenarro
Benjamin, alebin eta infantil mailako lehian parte hartu duten 22 pilotarik domina bana jaso zuten txapelketa bukatu ostean, Alkate Txikien eskutik. Modu honetan amaitu zen bederatzi jardunaldiz osatua zegoen herriko pilotari gaztetxoen arteko neurketa sorta.

jueves, 24 de septiembre de 2009

Kontsejupe txapelketa, finalerdiak

Urnieta. Larunbata,26. 11:00
David Vidal- Edorta Ibargoien
Julen Osa- Igor Matellanes
Inhar Oiartzabal-I.Odriozola
Gorka Oiarbide-A.Urdangarin
Jon Ezenarro- Odei Ibargoien
Mikel Imaz- Jon Ander Iguaran

Kontsejupe txapelketa, final laurdenak

Urnietako 21 pilotari ari dira parte hartzen nor baino nor, beste behin, Sanmielei begira antolatu den Kontsejupeko pilota txapelketan. Benjamin, alebin eta infantil mailako herriko pilotari gaztetxoak eskuz banaka ari dira udaletxe azpiko arkupetan. Lehen bost jardunaldiak jokatu dira jada. Honako emaitzak eskuratu dituzte:

Benjaminak:

Vidal 14-5 Iker Ibargoien
Matellanes 14-10 Izagirre
E.Ibargoien 14-6 Garcia
Vidal 14-7 Matellanes
Izagirre 14-9 I.Ibargoien

Alebinak:

Juanikorena16-5 Martinez
Oiartzabal 16-11 A.Urdangarin
Oiarbide 16-7 Odriozola
Gines 16-11 U.Urdangarin
Oiartzabal 16-10 Juanikorena
Zubizarreta16-5 Martinez
Odriozola 16-5 Gines
Oiarbide 16-5 U.Urdangarin
Juanikorena16-12 Zubizarreta
A.Urdangarin 16-5 Martinez

Infantilak:

Imaz 18-9 Iguaran
Ibargoien 18- Senperena
Ezenarro 18-10 Iguaran
Imaz 18- Senperena
Imaz 18-6 Ibargoien
Ezenarro 18- Senperana