martes, 20 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 16-18



PALA MOTZA
Herriko pala jokalarien bi neurketa jokatu ziren igaro den larunbat goizean. Zaleturik ez zen falta izan udal pilotalekuan. Kirolariak pozik ari dira lanean eta nabari da. Iñaki Gorosabel, Borja Fernandez eta Antton Jauregik osatutako hirukoa sailkapen buruan da eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu da jada, partida guztiak irabazi ostean. Hona hemen aipatu bi neurketetako emaitzak:

URNIETA1 40-10 REAL SOCIEDAD
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Garaipen argi eta garbia urnietarrentzat. Partida osoan zehar, Gorosabelek eta Jauregik mendean izan zituzten donostiarrak.

URNIETA2 28-40 OIANGU1
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Ordiziakoek dirudiena baino gehiago jokatzen dute eta urnietarren aurkako neurketan nabari zen. 21. tantoa egin arte, berdinketak markagailuan behin eta berriz errepikatu ziren. Hortik aurrera, ordiziarrak nagusitu ziren.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 30-20 BAÑALES-URBIETA
EMAKUMEA PILOTARI TXAPELKETA. SENIORRAK.
Villabonako frontoitik pozik irten zen Goenaga. Arrondorekin batera jokatutako neurketa hamar tantoko tartearekin irabazi zieten aurkariei. 

URNIETA 12-22 BERGARA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Etxekoek gaizki jokatu ez zuten arren, aurkariek maila hobea erakutsi zuten.

ANTIGUAKO 15-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA
Beste garaipen bat Garin eta Oiarbiderentzat. Sailkapen buruan dira urnietarrak, eta lehenengo postuaren alde borrokatzeko aukera garbia dute. Okerrenera jota, bigarren postuan geratuko lirateke. Halere, Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetarako txartela eskura dezakete. 

ORERETA 15-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Aurreko jardunaldian galdu ostean, ezustekoa eman zuten Etxeberriak eta Arozenak Oreretan. Lidergoan diren aurkariei irabazi zieten. Garaipenaz modu ezin hobean gozatu ahal izango dute urnietarrek, hiru jardunaldi jokatzeke dituzten honetan, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera emango dien lehen bi postuetan sailkatzeko aukera dute eta.                                             

No hay comentarios:

Publicar un comentario