miércoles, 30 de septiembre de 2009

Urriak 2-4, datozen partidak

Eskuz binada, Seniorrak
Murumendi 2- Urnieta
Beasain. Ost,2. 19:30

Eskuz binaka, Kadeteak
3.maila: Alde Zaharra 2- Urnieta
2.maila: Alde Zaharra- Urnieta 2
Loiola. Ost,2. 20:00
Urnietan:
Ost,2. 20:15:
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 1-Intxurre

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 2-Girizia
Lar,3. 11:15
Eskuz binaka, Jubenilak
Urnieta- Zarautz 2

Pala motza, Seniorrak
Urnieta 1- Oiangu 2

Gomazko paleta, Seniorrak
Arrondo- Arantxa Goenaga
Urretxu. Lar,3. 16:30

Aurreko asteburuko partidak, kronikak

GURE TXERU 7-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Getarian jokatu zen neurketan, Garinen sakeek buruhauste bat baino gehiago eragin zuten aurkariengan.

URNIETA2 22-2 AZKOITIA
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Kasu honetan ere, Loitegiren sakeak partida irabazteko giltzarriak izan ziren. Lizasok aldiz, segurtasun handiz jokatu zuen.

ALDE ZAHARRA 11-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK. Garaipen garrantzitsua urnietarrentzat. Neurketaren lehen zatia orekatua izan zen; hamar tantotan berdinduta egotera ailegatu ziren. Atzelari donostiarren pilotakada gogorrek partida baldintzatu zuten, nahiz urnietarrak ez ziren kikildu. Arozenak segurtasun handiz erantzun zien Donostiakoen erasoaldiei. Azkenean, aurkarien nekea baliatu zuten urnietarrek, 22.tantora iristeko.

URNIETA 20-22 LAGUNAK
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK. Elgoibarkoen aurrean galdu zuten urnietarrek. Baina kontuan hartzekoa da zer baldintzetan jokatu behar izan zuten. Lan kontuak direla eta, Garmendiak ez du entrenatzeko astirik eta Pagolak denbora dezente pasa du egoera fisiko onenean ez zela. Hori guztia, jokatu berri duten neurketan nabari zen. Elgoibarko atzelariaren erasoei ezin izan zien aurre egin Mikelek. Eta pilota Pagolaren esku zegoenean hark tantoak egiten zituen, baina horretarako aukera gutxi izan zituen. Halere, aipatzekoa da garaipena eskuratzetik gertu ibili zirela urnietarrak. Hiru tantoko aldearekin, hogeigarrenera ailegatu ziren Pagola eta Garmendia, euren erremate bikainei esker. Baina esandakoa, azkenean Lagunak taldekoak garaile.

San Migel txapelketa

22 JON PAGOLA-MARKEL LIZEAGA
16 ASIER IRASTORZA-MIKEL GARMENDIA
Sanmieletan ospatu ohi den lehia saioaren hirugarren edizioan, orain arte aurreko edizioetan txapeldun amaitu izan duen Mikel Garmendiari lehen postua kendu zion Jon Pagolak. Lizeaga hernaniarrarekin batera udal pilotalekura bertaratu ziren zaletuek gustuko izan zituzten jokaldiekin garaile amaitu zuen Jonek.

Kontsejupe txapelketa, finalak




Benjaminak:

Julen Osa 14-4 Vidal Said
Alebinak:
Gorka Oiarbide 16-12 Inhar Oiartzabal
Infantilak:
Mikel Imaz 18-16 Jon Ezenarro
Benjamin, alebin eta infantil mailako lehian parte hartu duten 22 pilotarik domina bana jaso zuten txapelketa bukatu ostean, Alkate Txikien eskutik. Modu honetan amaitu zen bederatzi jardunaldiz osatua zegoen herriko pilotari gaztetxoen arteko neurketa sorta.

jueves, 24 de septiembre de 2009

Kontsejupe txapelketa, finalerdiak

Urnieta. Larunbata,26. 11:00
David Vidal- Edorta Ibargoien
Julen Osa- Igor Matellanes
Inhar Oiartzabal-I.Odriozola
Gorka Oiarbide-A.Urdangarin
Jon Ezenarro- Odei Ibargoien
Mikel Imaz- Jon Ander Iguaran

Kontsejupe txapelketa, final laurdenak

Urnietako 21 pilotari ari dira parte hartzen nor baino nor, beste behin, Sanmielei begira antolatu den Kontsejupeko pilota txapelketan. Benjamin, alebin eta infantil mailako herriko pilotari gaztetxoak eskuz banaka ari dira udaletxe azpiko arkupetan. Lehen bost jardunaldiak jokatu dira jada. Honako emaitzak eskuratu dituzte:

Benjaminak:

Vidal 14-5 Iker Ibargoien
Matellanes 14-10 Izagirre
E.Ibargoien 14-6 Garcia
Vidal 14-7 Matellanes
Izagirre 14-9 I.Ibargoien

Alebinak:

Juanikorena16-5 Martinez
Oiartzabal 16-11 A.Urdangarin
Oiarbide 16-7 Odriozola
Gines 16-11 U.Urdangarin
Oiartzabal 16-10 Juanikorena
Zubizarreta16-5 Martinez
Odriozola 16-5 Gines
Oiarbide 16-5 U.Urdangarin
Juanikorena16-12 Zubizarreta
A.Urdangarin 16-5 Martinez

Infantilak:

Imaz 18-9 Iguaran
Ibargoien 18- Senperena
Ezenarro 18-10 Iguaran
Imaz 18- Senperena
Imaz 18-6 Ibargoien
Ezenarro 18- Senperana