miércoles, 30 de septiembre de 2009

Aurreko asteburuko partidak, kronikak

GURE TXERU 7-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Getarian jokatu zen neurketan, Garinen sakeek buruhauste bat baino gehiago eragin zuten aurkariengan.

URNIETA2 22-2 AZKOITIA
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Kasu honetan ere, Loitegiren sakeak partida irabazteko giltzarriak izan ziren. Lizasok aldiz, segurtasun handiz jokatu zuen.

ALDE ZAHARRA 11-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK. Garaipen garrantzitsua urnietarrentzat. Neurketaren lehen zatia orekatua izan zen; hamar tantotan berdinduta egotera ailegatu ziren. Atzelari donostiarren pilotakada gogorrek partida baldintzatu zuten, nahiz urnietarrak ez ziren kikildu. Arozenak segurtasun handiz erantzun zien Donostiakoen erasoaldiei. Azkenean, aurkarien nekea baliatu zuten urnietarrek, 22.tantora iristeko.

URNIETA 20-22 LAGUNAK
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK. Elgoibarkoen aurrean galdu zuten urnietarrek. Baina kontuan hartzekoa da zer baldintzetan jokatu behar izan zuten. Lan kontuak direla eta, Garmendiak ez du entrenatzeko astirik eta Pagolak denbora dezente pasa du egoera fisiko onenean ez zela. Hori guztia, jokatu berri duten neurketan nabari zen. Elgoibarko atzelariaren erasoei ezin izan zien aurre egin Mikelek. Eta pilota Pagolaren esku zegoenean hark tantoak egiten zituen, baina horretarako aukera gutxi izan zituen. Halere, aipatzekoa da garaipena eskuratzetik gertu ibili zirela urnietarrak. Hiru tantoko aldearekin, hogeigarrenera ailegatu ziren Pagola eta Garmendia, euren erremate bikainei esker. Baina esandakoa, azkenean Lagunak taldekoak garaile.

No hay comentarios:

Publicar un comentario