lunes, 22 de febrero de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak


Emaitza onak lortu dituzte urnietarrek aurreko asteburuan. Zazpi garaipen eta lau partida galduak. Daturik deigarriena, kadeteetako bi taldeen klasifikazioa izan da trinketean, Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetarako sailkatu baitira. Infantiletako bikote bat berriz, herrialdeko zortzirenetarako sailkatu da, beste bikote bat final laurdenetarako eta garaipen garrantzitsua lortu zuten gomazko paletan neskek, Euskal Herriko txapelketako semifinaleara sailkatu baitira.

Alebinetan, URNIETA 16-15 EUSKAL JOLAS
Eneko Ramirez eta Gorka Oiarbidek debarren aurka irabaztea lortu zuten. Aurrelaria pixkanaka hobetzen ari da eta Gorkak partida ederra jokatu zuen.

Infantiletan, Gipuzkoako Txapelketan,
URNIETA I 18-12 HONDARRIBIKO
Jon Ezenarro eta Mikel Imazek final zortzirenetako sailkatzea lortu zuten.

URNIETA 18- 13 SENDI EKINTZA
Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaranek final laurdenetarako txartela lortu zuten Herriartekoan.

Kadeeetan, Udaberri Txapelketan
URNIETA I 22-14 OIARPE IV.

Julen Loitegi eta Artiz Lizasok ez zioten aukerarik utzi aurkariari.
URNIETA II 13-22 GOIERRI.
Ander Oiarbide eta Unai Garinek partidu ona jokatu zuten 13.tantorarte. Hortik aurrera, urduritasunak partida galtzera bideratu zituen.

Trinketean, bi bikoteak Gipuzkoako txapelketako semifinaletara iritsi dira. Ander eta Aritzek 36-40 galdu bazuten ere, beren taldean lehen postuan geratu dira klasifikatuak, Julen eta Unairen eran. Azken partida honetan, aurrelariak lan izugarria egin zuela esan beharrean gara.

Jubeniletan, URNIETA 8-22 GOIERRI.
Unai Arozena eta Ahetze Etxeberriak partida zaila izan zuten liderrak diren urretxuarren aurka.

Seniorretan, larruzko paletan, URNIETA I 19-35 URNIETA II.
Aitor Argiñarena, Beñat Txapartegi, Xabier Amantegi eta Iñaki Unzaluk elkarren aurka jokatu zuten. Beteranoek ofizio gehiago izatea demostratu zuten, partida garaituaz.

Gomazko paletarekin neskek, Jauregui eta Goenagak garaipen ederra lortu zuten, Lizeaga eta Perezen aurka, markagailua 30-20ean utziaz; garaipen honek, Euskal Herriko txapelketako final aurrekoetara sailkatu dituelarik.

Argazkian: Urnieta I eta IIko jokalariak, Trinketean, Gipuzkoako Txapelketan final aurrekoetara sailkatuak: Ander Oiarbide, Aritz Lizaso, Julen Loitegi eta Unai Garin.

jueves, 18 de febrero de 2010

Datozen asteburuko norgehiagokak

BENJAMINAK
Larunbata 20, 15:30tan Andoainen.
URNIETA A-IKASTOLA IV

ALEBINAK
Larunabata,16tan Usurbilen,
URNIETA-ZUMAIA I

16:30tan, Usurbilgo pilotalekuan
URNIETA A-UDARREGI

INFANTILAK
Larunbata 20, 16:00tan, Urnietan
URNIETA II-SENDI EKINTZA
Ordu berean, Hondarribian
HONDARRIBIAKO-IRNIETA I.

KADETEAK 1.maila
Ostirala 19, 20:15tan, Urnietan,
URNIETA I-OIARPE
URNIETA II-GOIERRI

JUBENILAK 2.maila
Larunbata 20, goizeko 10tan, Urretxun,
GOIERRI-URNIETA

LARRUZKO PALETA.
SENIORRAK
Larunbata 20, 11:15tan, Urnietan,
URNIETA I-URNIETA II

TRINKETEAN.
KADETEAK.
Igandea, goizeko 10etan, Iruran,
URNIETA II-BEHAR ZANA
URNIETA I-OIARPE III

Aurreko astuburuko partiden nondik norakoak


Urnietako pilotariek lan gogorra egin zuten aurreko asteburuan. Maila desberdinetan jokatutako 11 partidetatik 8 garaipen lortu baitzituzten. Aipatzekoa izan zen, Gomazko paletako Euskal Herriko 2.kategoriako semifinaletarako txartela lortu zuela Arantxa Goenagak. Infantilak, probintzietako final zortzirenetan sailkatzea lortu zuten, eta kadeteek hasiera ederra eman zioten bikoteka, trinketean, Gipuzkoako txapelketari.

Alebinetan, URNIETA 16- 0 EUSKAL JOLAS
Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbide beroketa lanetan aritu baziren ere, Debako aurkariak ez ziren partidura agertu.

Aratz Urdangarin eta Inhar Oiartzabalek ere Usurbilgo pilotalekuan Urumearen aurka irabazi zuten. Bigarren kanporaketa amaitzeko norgehiagoka bat geratzen zaie aurretik.

Infantiletan, GIPUZKOAKO TXAPELKETA

URNIETA I 18- 2 ILUNPE
Jon Ezenarro eta Mikel Imazek partidu ederra jokatu zuten azpeitiarren aurka Hondarribian. Bigarren kanporaketa amaitzeko partidu baten faltan direla, matematikoki klasifikatuak daude gazteak Gipuzkoako Txapekletako zortzirenetan jokatzeko.

HERRIALDEKO TXAPELKETA.
URNIETA II 18-11 HERNANI III
Sergio eta Jon Ander Iguaranek aurreko partidetako akatsak zuzenduta, partidu polita egin zuten.

Kadeteak.
URNIETA 6- 22 ARRASATEKO

Ruizek eta Sergio Odriozolak jokatu zuten partida.Gehiago eman dezaketen sentsazioarekin geratu ziren beraiek eta jendea.

Jubenilak.
URNIETA 22-21 BERGARA

Denboraldiko partidurik ederrena jokatu zuten Ahetze Etxeberria eta Unai Arozenak. Norgehiagoka guztian zehar atzetik ibili baziren ere, azkenean, partida irabaztea lortu zuten.

TRINKETEA. GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Kadeteek estreinu ona eman zioten Irurako trinketean. Batetik, Julen Loitegi eta Unai Garin, hernaniarrei aurre hartu zieten, partida irabaziaz 40-34.
Bestetik, Ander Oiarbide eta Aritz Lizasok erraz garaitu zituzten Oiarpekoak, 40-12 batez.
Jubeniletan, Alde Zaharraren aurka galdu beharra izan zuten Ahetze eta Unaiek. Partida 40-11ko markagailuarekin amaitu zen.

PALA.
Lucas eta Arantxa Goenagak Lizarran zuten partida. Arerioetako bakarra azaldu zen, beraz 30-0 geratu zen markagailua urnietarren alde,garaipenaz gain, Euskal Herriko Txapelketako semifinaletarako sailkatu direlarik.

Borja Fernandez eta Iñaki Umzaluk berriz, zorte txarragoa izan zuten larruzko paletarekin, Antzuolaren aurka 35-27 galdu baitzuten.
Udaberriko ligaxka hau oraindik luzerako izango da baina nahiko garbi dute, bueltako partida hori bera izango dela finalerako atea zabalduko duena.

Ahetze Etxeberria eta Unai Arozena Urnietako pilotariak, elkarrizketa

Urnietan zaletasun handia dago frontoirako. Gazte-gaztetatik gogotsu hasten dira frontisarekin borrokan. Ahetze Etxeberria eta Unai Arozena ere frontoian daude, bergararren aurka jokatzeko eskuetan takoak jartzen. 17 urte egin berri ditu batek eta egiteko dago bigarrena, jubenilen mailan dihardute pilotan. Ahetze aurrealdean ari da jokatzen azken aldian eta frontoiaren atzeko pilotakadak Unaiek defendatzen ditu.

Zer moduz daramatzazue aurtengo pilota txapelketak?
U.A: Beno, hasieran ederki, partida gehienak irabazten hasi ginen. Izan ere, garai horretan maila baxuagoan aritzen ginen, baina momentu honetan maila altuagoan ari gara jokatzen. Ahal duguna egiten dugu eta nahiko ongi ari garela moldatzen esango nuke.
A.E: Pilotak ere oso desberdinak dira, aurrekoetatik diferentzia handia dago eta oraindik ohitu gabe gaude akaso, baina hor gabiltza.

Momentu honetan, zein txapelketatan ari zarete jokatzen?
A.E: Batetik Udaberriko txapelketan ari gara, eta horrez gain trinketean ere ari gara.
Aurreko asteburuan bi partida jokatu zenituzten, lehena Hondarribian, 14an galduaz. Zer moduz sentitu zineten, partida ederra izan omen zen…
U.A: Bai, aurrelaria oso ona zen eta nahikoa egin genuen baina galtzea egokitu zitzaigun. Larunbatean ere ezin izan genuen irabazi.

Larunbatean berriz, trinketean aritu zineten bikote faboritoenaren aurka. Partida gogorra izan al zen?
U.A: Hura ere galdu egin behar izan genuen. Partida ongi hasi genuen baina bukaera txarra eman genion, ezin izan genuen irabazi.
A.E: Bai, Astigarrakoek beti maila ona ematen dute trinketean, normalean ongi moldatzen dira eta erraz hartu ziguten aurre.

Segidan, 20:15ean beste partida bat izango duzue bergararren aurka. Irabazteko partida?
A.E: Ez dugu sekula bikote honen aurka jokatzeko aukerarik izan, ikusiko dugu zer egiten dugun.

miércoles, 10 de febrero de 2010

Datorren asteburuko partidak

Otsailak 12, ostirala, 20:15, Urnietan:
Kadeteak, 3.maila, URNIETA-ARRASATEKO
Jubenilak,URNIETA-BERGARA

Otsailak 12, ostirala, 20.30tan, Antzuolan:
LARRUZKO PALETA, Senior mutilak , OLALDE-URNIETA II

Otsailak 13, larunbata, 10:00 Iruran:
URNIETA-ALDE ZAHARRA

Otsailak 13, larunbata,16:00 Urnietan:
Alebinak. URNIETA-EUSKAL JOLAS
Infantilak.URNIETA II-HERNANI III

Otsailak 13, larunbata, 16:00 Hondarribian:
Infantilak. ILUNPE-URNIETA I

Otsailak 13, larunbata,16:00, Lizarran:
GOMAZKO PALETA, Senior neskak, LUKAS-ARANTXA GOENAGA / INDURAIN-GASCO

Otsailak 14, igandea, 10:00:
ESKUZ TRINKETEAN, Kadeteak, URNIETA II-OIARPE I eta URNIETA I-HERNANI

Aurreko astuburuko partiden emaitzak

URNIETA 7- 16 HONDARRIBIAKO II
ALEBINAK. Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbidek partida egokia jokatu zuten, baina atzelari indartsu batekin egin zuten topo. Tantoak luzeak eta borrokatuak izan ziren, gehienean bisitarien aldekoak izan baziren ere.

URNIETA I 18-12 INTZA II
INFANTILAK. GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO 2.KANPORAKETA.
Jostaldi pilotalekuan, Hondarribian izan zen lehia. Jon Ezenarro eta Mikel Imazek garaipen garrantzitsua lortu zuten lasartearren aurka, finalerako atean aurkitzen baitira.

URNIETA II 9-18 ZUMAIA IV
Partida parekatua izan zen. Odei Ibargoienek bere saiorik onena eskaini zuen, Jon Ander Iguaranek partidaren zama eraman zuenak, frontisean sartu beharreko bi pilota galdu zituen.

UDABERRI TXAPELKETA
AÑORGA 22-21 URNIETA II
KADETEAK. Ander Oiarbide eta Unai Garinek ez zuten galtzerik merecí, biek partida ederra jokatu baitzuten, aurrelari eta atzelarien ohiko lekuak aldatuta. Atzelari donostiarrek ongi aprobetxatutako sakea izan zen partidaren gakoa.

URNIETA I 22-18 ILUNPE.
Lehia gogorra izan zen ostiral gauekoa. Urnietarrak 16. tantorarte atzetik joan baziren ere, Julen Loitegik partida ederra egin zuen. Sakean ongi ibili zen, indarrez, abiaduraz eta norabidez. Zoragarri moztu zuen txokora eta boleaz, ezker gantxo batekin partidari ginda jarriaz. Aritz Lizaso, ongi defenditu zen atzeko koadroetan azpeitiarrari aurre eginaz. Ikusleen txaloekin agurtu zituzten pilotariak.

URNIETA 14- 22 HONDARRIBIA
JUBENILAK.Ostiralean, Hondarribian partida interesgarria jokatu zuten Ahetze Etxeberria eta Unai Arozenak. Etxeko aurrelaria izan zen tantoen aldea ezarri zuena.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA
MUNDARRO I 40-12 URNIETA
TRINKETEA.Larunbat goizean, Ahetze eta Unaiek Irurako trinketean izan zuten zita. Txapela irabazteko bikote faboritoenaren aurka jokatu zuten partida, alde handiaz galduaz.

LARRUZKO PALETA. SENIOR MUTILAK. Arraroa izan zen altzarrak ez baitziren agertu Urnietara. Telefono dei baten ondoren jakin zen gaizki ulertu bat izan zela tarteko. Federazioak partida larunbatean zela kaleratu zuen karteldegi ofizialean, UKEk ostiralerako zita kaleratu zuen bitartean. Federazioaren esku geratu zen arazoa konpontzea.

jueves, 4 de febrero de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak

UDABERRI TXAPELKETA
Eskuz, bikoteka
Urnieta 10–22 Euskal Giroa
KADETEAK, 3.MAILA. Camilo Ruiz eta Sergio Odriozola 5-2 irabaziz hasi ziren baina azkenean logika nagusitu zen. Urnietarrak aurreko saioak hobetzen ari dira.

Urnieta II 8–22 Azkoiti I
KADETEAK, 1.MAILA. Hasiera kaskarra: 0-10 azkoitiarren alde. Antsietateak jota irten ziren Unai Garin eta Ander Oiarbide, eta hori kalterako besterik ez zen izan.

Gazteleku 22–18 Urnieta I
KADETEAK. Julen Loitegi eta Aritz Lizasoren partida ona. Tarte txikiarekin galtzen ari dira. Lanean gogotik jarraitu beharra dago hainbeste itxarondako eta merezitako garaipenak eskuratzeko.

Urnieta 22–1 Arrasate
JUBENILAK. Prestaketa saioa bilakatu zen, Federaziotik aurkariak ez zirela iritsiko adierazi baitzuten.

Altzatarra 21–35 Urnieta II
LARRUZKO PALETA.
Borja Fernández eta Iñaki Unzalu, Urnietako gainerako bederatzi kideak, ez dira batere gustura aritzen altzatarren frontoian.

Urnieta I 24–35 Hendaiarrak
LARRUZKO PALETA. Sorpresa ematea ezinezkoa zen, Hendaiarrak txapelketa irabazteko faborito nagusiak direlako. Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi saiatu ziren eta markagailuan 21-18 emaitza bitarte aurretik joan ziren. Horti aurrera aurkariaren esperientzia eta kalitatea erabakiorra izan zen.

#WEBGUNEA, ORDUTEGIAK
urnietakopilota.blogspot.com

miércoles, 3 de febrero de 2010

Datorren jardunaldia, ordutegiak otsailak 5-6-7

  • VIERNES 5, a partir de las 20:15, en Urnieta, en cadetes de 1ª, Urnieta 1- Ilunpe y en paleta cuero, Urnieta 1- Altzatarra.
  • - VIERNES 5, a partir de las 19:30, en Hondarribia, en cadetes de 3ª, Hondarribiako- Urnieta y en juveniles, Hondarribiako 2- Urnieta
  • - SABADO 6, a las 18:00, en Añorga, en cadetes de 1ª, Añorga- Urnieta 2.
  • - SABADO 6, en Irura, a las 10:00, en trinquete, juvenil parejas, Mundarro 1- Urnieta.
  • - SABADO 6, en Irun, a las 17:00, en trinquete, pala goma senior, Ramuntxo 2- Urnieta.
  • - SABADO 6, en Usurbil, a las 15:30, en alevines, Arantzazuko Ama A- Urnieta A.
  • - SABADO 6, en Andoain, en benjamines, desde las 15:30, Urnieta A- Ikastola 2 y Urnieta B- Arantzazuko Ama C y en elevines, Urnieta B- Ikastola 2.
  • - SABADO 6, desde las 16:00, en Urnieta, en alevines, Urnieta- Hondarribiako 2 y en infantiles, Urnieta 2- Zumaia 4.
  • - SABADO 6, en Hondarribia, a las 16:00, en infantiles, Urnieta 1- Intza 2.