jueves, 23 de septiembre de 2010

Kadete eta jubenil mailakoek Gipuzkoako txapelketari ekin diote

Ikus argazkiak eta partaideak

2010.IX.18-19.
Denera, kadete eta jubenil mailako bost taldek hasiera eman zioten denboraldiari:

Gailurrerantz 15–22 Urnieta
Jon Ezenarro-Mikel Imaz
Kadeteak. Zaldibiarrak nagusi, eta urnietarrak urduri. Etxeko aurrelaria jaun eta jabe izan zen argia joan zen arte. Iluntasunak aldaketa ekarri zuen, pixkanaka urnietarrak garaipena lantzen hasi zirelako.

Urnieta 22–7 Alde Zaharra
Julen Loitegi-Ahetze Etxeberria
Jubenilak. Hauek ere pattal hasi eta bikain amaitu. Julenek sakearekin 8 tanto egin zituen. Zaletuek gogotik txalotu zuten bikotearen lana.

Urnieta 8–22 Euskal Jolas
Sergio Odriozola-J.Ander Iguaran
Kadeteak. Urduri hasi dute denboraldia.

Hernani 22–6 Urnieta.
Ander Oiarbide-Unai Arozena
Jubenilak. Emaitzak ez du adierazten urnietarren joko ona.

Añorga 22–14
Aritz Lizaso–Unai Paredes
Jubenilak. Hori hasiera hori: 7-1 eta 14-4 añorgatarren alde. Ezin ulertu zitekeen gertatzen ari zena. Urnietarrak 15-11 markagailuan gerturatu ziren, baina huts egite inozo batek itxaropenak zapuztu zituen.

Kontzejupeko pelota txapelketa Urnietan



Partaideak eta lehen emaitzak:

Ezenarro-Matellanes 14-7.
Argote-Marellanes 14-5.
Odriozola-Zubizarreta 16-11.
Vidal-Urbizu 16-10.
Aratz Urdangarin-Osa 16-14.
Unai Urdangarin-Requejo 16-7.
Oiartzabal- Juanikorena 16-10.
Lozano-Ginés 16-10.
Oiartzabal-Lozano 16-9.
Odriozola-Vidal 16-3.
Zubizarreta-Urbizu 16-7.
A.Urdangarin-U.Urdangarin 16-3.
Osa-Requejo 16-5.
Aratz Urdangarin–Requejo 16-3.
Juanikorena–Lozano 16-11.
Oiartzabal–Ginés 16-4.
Odriozola–Urbizu 16-6.
Zubizarreta –Vidal 16-5.
Osa–Unai Irdangarin 16-3.
Juanikorena–Ginés 16-6.

jueves, 16 de septiembre de 2010

Kadete eta jubenil mailakoek Gipuzkoako txapelketari ekingo diote

Partidak hauexek:

Ostirala, 17.
  • 19:30, Zaldibia, Gailurrerantz- Urnieta. Eskuz binaka kadeteak.
  • 20:15, Urnieta, Urnieta- Euskal Jolas 1. Eskuz binaka kadeteak.
  • 20:15, Urnieta, Urnieta 1- Alde Zaharra 2. Jubenilak.
Larunbata, 18.
  • 16:00, Hernani, Hernani 1-Urnieta 2. Eskuz binaka jubenilak.
Igandea, 19.
  • 10:30, Añorga, Añorga- Urnieta 3. Eskuz binaka jubenilak.

Jubenil mailako pilotariak Gipuzkoako txapelketan


Gipuzkoako txapelketan Hiru talde lehiatuko dira Urnieta 1, Urnieta 2 eta Urnieta 3 izenpean, guztiak 2. mailan. Hauexek pilotariak: Julen Loitegi, Ahetze Etxeberria, Unai Paredes, Aritz Lizaso, Unai Garin, Ander Oiarbide eta Unai Arozena.

Kadete mailako pilotariak Gipuzkoako txapelketan



Gipuzkoako txapelketan. Kadete mailakoen artean 2. mailan arituko dira Jon Ezenarro eta Mikel Imaz. 3. mailan Camilo Ruiz, Sergio Odriozola eta Jon Ander Iguaran.

jueves, 2 de septiembre de 2010

San Migel jaietako eskuzko eta pala txapelketa, deialdia

Urnietako Udal Kultura sailaren eskutik San Migel jaietan eskuzko eta pala txapelketa bikoitza antolatuko dira.

Helduen eskuzko eta pala txapelketak:
Izen-ematea: Irailaren 9ra arte. Lekaion, 09:00etatik 13:00ak arte (943 00 80 33).
Irailaren 10ean taldeak osatu eta txapelketaren hasiera irailaren 11n izango da.

Gaztetxoentzako eskuzko pilota txapelketak:
Izen-ematea: Irailaren 10era arte. Lekaion 09:00etatik 13:00ak arte (943 00 80 33).
Irailaren 13an taldeak osatu eta txapelketaren hasiera irailaren 14an izango da. Partidak astean zehar, 17:00etan.
Hiru kategoria izango dira:
Benjaminak: 2001 eta 2002an jaiotakoak.
Alebinak: 1999 eta 2000an jaiotakoak.
Infantilak: 1997 eta 1998an jaiotakoak.