jueves, 2 de septiembre de 2010

San Migel jaietako eskuzko eta pala txapelketa, deialdia

Urnietako Udal Kultura sailaren eskutik San Migel jaietan eskuzko eta pala txapelketa bikoitza antolatuko dira.

Helduen eskuzko eta pala txapelketak:
Izen-ematea: Irailaren 9ra arte. Lekaion, 09:00etatik 13:00ak arte (943 00 80 33).
Irailaren 10ean taldeak osatu eta txapelketaren hasiera irailaren 11n izango da.

Gaztetxoentzako eskuzko pilota txapelketak:
Izen-ematea: Irailaren 10era arte. Lekaion 09:00etatik 13:00ak arte (943 00 80 33).
Irailaren 13an taldeak osatu eta txapelketaren hasiera irailaren 14an izango da. Partidak astean zehar, 17:00etan.
Hiru kategoria izango dira:
Benjaminak: 2001 eta 2002an jaiotakoak.
Alebinak: 1999 eta 2000an jaiotakoak.
Infantilak: 1997 eta 1998an jaiotakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario