jueves, 23 de septiembre de 2010

Kadete eta jubenil mailakoek Gipuzkoako txapelketari ekin diote

Ikus argazkiak eta partaideak

2010.IX.18-19.
Denera, kadete eta jubenil mailako bost taldek hasiera eman zioten denboraldiari:

Gailurrerantz 15–22 Urnieta
Jon Ezenarro-Mikel Imaz
Kadeteak. Zaldibiarrak nagusi, eta urnietarrak urduri. Etxeko aurrelaria jaun eta jabe izan zen argia joan zen arte. Iluntasunak aldaketa ekarri zuen, pixkanaka urnietarrak garaipena lantzen hasi zirelako.

Urnieta 22–7 Alde Zaharra
Julen Loitegi-Ahetze Etxeberria
Jubenilak. Hauek ere pattal hasi eta bikain amaitu. Julenek sakearekin 8 tanto egin zituen. Zaletuek gogotik txalotu zuten bikotearen lana.

Urnieta 8–22 Euskal Jolas
Sergio Odriozola-J.Ander Iguaran
Kadeteak. Urduri hasi dute denboraldia.

Hernani 22–6 Urnieta.
Ander Oiarbide-Unai Arozena
Jubenilak. Emaitzak ez du adierazten urnietarren joko ona.

Añorga 22–14
Aritz Lizaso–Unai Paredes
Jubenilak. Hori hasiera hori: 7-1 eta 14-4 añorgatarren alde. Ezin ulertu zitekeen gertatzen ari zena. Urnietarrak 15-11 markagailuan gerturatu ziren, baina huts egite inozo batek itxaropenak zapuztu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario