martes, 29 de diciembre de 2009

Urteberriko pilota kartelera

Eskuz banaka, Infantilak: Eskualde arteko Txapelketa, finalerdiak
Urnieta 4-Oiarpe 3
Urnieta 3-Intza 2
Urnieta. Ast,30. 17:30

Eskuz banaka, Kadeteak: Gipuzkoako Txapelketa
Urnieta 3-Alde Zaharra 1
Urnieta 4-Oiarpe 4
Urnieta 1-Alde Zaharra 4
Urnieta 2-Oiarpe 1
Artaleku (Irun). Lar,2. 13:00

Eskuz banaka, Seniorrak: Gipuzkoako Txapelketa
Urnieta-Usurbil 3
Gaska (Donostia). Lar,2. 15:30

Eskuz banaka, Jubenilak: Gipuzkoako Txapelketa
Urnieta 2-Alde Zaharra 3
Urnieta 1-Mundarro 4
Irura. Ig,3. 9:30

Eguberrietako pilota emaitzak




URNIETA 35-33 OIANGU 1
URNIETA 23-35 OIANGU 2
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Oiangu 1 taldearen aurkako finalerdia irabazi eta Oiangu 2 taldearen aurkako final handia galduta, argi dago Gipuzkoako Txapelketa irabaztear egon dira urnietarrak, baina azkenean, maila igoera historikoa lortu dute. Meriturik ez dute falta, etxean ez, arerioen pilotalekuan jokatu baitzuten, Goierriko hainbat udalerritako pilotari onenak biltzen dituen klubaren aurka. Jauregik eta Amantegik lortutako igoera, bi denboralditan lortzen duten bigarrena da. 2007-08 denboraldian hirugarren mailan jokatzen hasi ziren. 2009-10 denboraldian, elite mailara heltzea lortu dute. Zorionak! (Goiko irudian).

ALTZATARRA 21-30 SARE ESNAL-ESTI ARRIOLA
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Garaipen honekin, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan parte hartu ahal izango dute. 

Finalerdietan izango dira bestalde, Eskualde arteko Txapelketan parte hartzen ari diren infantil mailako Jon Ezenarro eta Mikel Imaz pilotari gazteak, igaro den asteburuan Igeldon zuten norgehiagoka irabazi ostean. Aldiz, final laurdenetan txapelketatik kanpo geratu da errendimenduko alebin mailako Gorka Oiarbide pilotaria.

TRINKETA, ESKUZ BANAKA
URNIETA3 13-30 HERNANI4
UNAI GARIN. KADETEAK.
Txapelketatik kanpo geratu da Garin.

URNIETA4 30-23 HERNANI1
JULEN LOITEGI. KADETEAK.
Final laurdenetarako sailkatu da.

URNIETA2 19-35 USURBIL1
AHETZE ETXEBERRIA. JUBENILAK.

URNIETA 22-40 USURBIL1
JON PAGOLA. SENIORRAK.

lunes, 21 de diciembre de 2009

Denboraleagatik, asteburuko jardunaldia bertan behera



Foru Aldundiak aginduta, pasa den asteburuan jokatzekoak ziren pilota partidak bertan behera geratu ziren denboraleagatik. Buruntzaldeako benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta afizionatu mailako pilotarien urteroko festa ere ez zen ospatu.  Hernani eta Usurbilen arteko finala ere atzeratu egingo da. Bezperatarako ere iragarria zeuden beste bi neurketa; infantil mailakoena. Aurkarien lesioak tarteko, bat ez zen jokatu. Beraz, Urnieta 4 taldeak txapelketan aurrera egingo du. Urnieta 3 taldearen eta Hernaniren arteko neurketa aldiz, burutu zen. 2-0, Urnieta garaile.

Taldez talde, honela agurtuko du 2009. urtea UKE Pilota Sailak:
-Larruzko Paleta, Seniorrak: finalerdira ailegatu dira, 2.mailako taldea eta 3.mailako Urnieta 1 taldea. (irudian, Borja Fernandez eta Iñaki Unzalu)
-Eskualdeko Txapelketako finalaurdenetan daude, errendimenduko alebin mailako Gorka Oiarbide pilotaria eta Jon Ezenarro eta Mikel Imaz infantilak. 3.mailako kadeteek 11. eta 12. postuak eskuratzeko borrokatu beharko dute.
-Trinketa: asteburuan hirugarren jardunaldia jokatuko da. Unai Garin, Julen Loitegi eta Aritz Lizaso kadeteek eta jubenil mailako Ahetze Etxeberriak eta Unai Arozenak amaiera fasera heltzeko aukera handia dute. Senior mailan aldiz, Jon Pagolak bigarren mailara jaistea saihestu beharko du.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Pilota kartelera, abenduak 18-20

Gomazko Paleta, Seniorrak: Gipuzkoako Txapelketako azken fasea
-Bosgarren eta seigarren postuak.
-Lehen finalerdia.
-Hirugarren finalerdia.
Urnieta. Lar,19. 16:00

Gomazko Paleta, Seniorrak: sailkapeneko lehen postua jokoan
Altzatarra-Urnieta
Ost,18.

Larruzko Paleta, Seniorrak 3.maila: Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak
Altzatarra-Urnieta 1
Ost,18.

Eskuz binaka, Infantilak: Eskualdeko Txapelketako final zortzirenak
Urnieta 4-Intza 3
Urnieta 3-Hernani 4
Urnieta. Ost,18. 16:30

Trinketa eskuz banaka, Kadeteak
Urnieta 3-Alde Zaharra 1
Urnieta 4-Oiarpe 4
Urnieta 1-Alde Zaharra 4
Urnieta 2-Oiarpe 1
Irun. Lar,19. 13:00

Trinketa eskuz banaka, Jubenilak
Urnieta 2-Alde Zaharra 3
Urnieta 1-Mundarro 4
Ig,20. 9:30

Trinketa eskuz banaka, Seniorrak
Urnieta-Usurbil 3
Gaska. Lar,19. 15:00

Eskola Kirola, Benjaminak
Urnieta B-Ikastola 1
Astigarraga. Lar,19. 16:15

Buruntzaldea
Urteroko pilota jaialdia Buruntzaldean: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, eta helduak pilota jokoan. 
Ig,20. Goiza.

Buruntzaldeko txapelketa: Hernani-Usurbil
Urnieta. Ig,20. Arratsaldea.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Pilota emaitzak, abenduak 11-13



URNIETA 11-22 ZUMAIA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatzen ari dira Ruiz eta Odriozola. 11. eta 12. postuetan sailkatzeko borroka betean dira. 

URNIETA2 22-15 GOIERRI
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Azken garaipenarekin, Loitegik eta Lizasok txapelketako hamahirugarren postuan sailkatzea lortu dute. Lehen fasean aurkari talde gogorrenetako bat egokitu zitzaiela kontuan izanda, euren errendimendu maila bikaina izan da.  Urtebeteko tartean, asko hobetu eta aurreratu dute bi pilotariek. 

URNIETA2 0-2 INTZA5
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Eskualdeko Txapelketako final hamaseirenetan kanporatu dute Iguaran, baina egoki jokatu ostean. Lasarte-Oriako aurkariari buruhauste bat baino gehiago eragin zion.

GAZTELEKU 6-35 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Azken emaitza ikusita, zeresanik ez. Denboraldi honetan maila jaistea saihestu soilik ez, finalerdietarako txartela eskuratzear eta lehen mailara igotzear egon dira urnietarrak.

GIRIZIA 16-35 URNIETA1
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 3.MAILA
Azken garaipenarekin, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu dira. Mailaz igo ahal izateko finalera ailegatzea izango da Fernandezen eta Unzaluren erronka nagusia. 

URNIETA 30-26 HERNANI1
ARANTXA GOENAGA-SARE ESNAL. GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Jokatzeko modu bikainak, beste hainbesteko ezusteko pozgarria ekarri zuen. Goenagak eta Esnalek udal pilotalekuan batera jokatzen zuten lehen aldian, meritu handiko garaipena eskuratu zuten. (Goenaga eta Esnal, goiko irudian).

URNIETA1 8-30 HERNANI2
SERGIO ODRIOZOLA. TRINKETA, KADETEAK.
Odriozolaren estreinako partida izan zen. Txapelketa hasi besterik ez da egin.

URNIETA2 30-7 HERNANI3
ARITZ LIZASO. TRINKETA, KADETEAK.
Lizasoren esperientzia agerian geratu zen. Bere espezialitatea ez izan arren, ez da inoiz errenditzen.

URNIETA3 25-30 OIARPE2
UNAI GARIN. TRINKETA, KADETEAK.
Garinen zailtasun eta urduritasunez betetako hasierak neurketa baldintzatu zuen. 

URNIETA4 30-1 ALDE ZAHARRA3
JULEN LOITEGI. TRINKETA, KADETEAK.
Markagailuan jasotako azken emaitzak erakusten duen moduan, Donostiako aurkariak ez zion buruhausterik eragin. 

URNIETA1 35-30 USURBIL2
UNAI AROZENA. TRINKETA, JUBENILAK.
Neurketa galtzen hasi arren, sakeekin asmatu zuen Arozenak, eta aurrealdean ederki asko moldatu zen.

URNIETA2 35-34 ANTIGUAKO1
AHETZE ETXEBERRIA. TRINKETA, JUBENILAK.
Partida benetan gogorra, Etxeberriak jokatutakoa. Sake ederrek lagunduta, hamabi puntutako aldea jartzea lortu zuen urnietarrak. Baina tentsioa eta urduritasuna tarteko, nekatuta amaitu zuen. Neurketa edonork irabaz zezakeen, azkenean ordea, etxekoa garaile.

BEHAR ZANA1 40-22 URNIETA
JON PAGOLA. TRINKETA, SENIORRAK.
Pilota Sailetik jakinarazi zutenez, mailaz igo ostean Pagolak aurten dezente sufrituko zuela iragarri zuten, bera baino aurkari beterano eta esperientzia handiagokoen aurka. Maila berrian mantentzea izango da bere erronka nagusia.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Pilota kartelera, abenduak 11-13




Urnieta. Ost,11. 20:15:

Eskuz binaka, Kadeteak 3.maila
Urnieta-Zumaia

Eskuz binaka, Kadeteak 2.maila
Urnieta 2-Goierri

Gomazko Paleta, Seniorrak
Urnieta-Hernani 1

Larruzko Paleta, Seniorrak 3.maila
Girizia-Urnieta 1
Oiartzun. Ost,11. 21:00

Larruzko Paleta, Seniorrak 2.maila
Gazteleku-Urnieta
Andoain. Ost,11. 20:30

Eskuz binaka, Seniorrak
Urnieta-Intxurre 1
Urnieta. Lar,12. 11:30

Eskuz banaka, Infantilak
Urnieta 2-Intza 5
Urnieta. Lar,12.

GIPUZKOAKO TRINKETA TXAPELKETAREN HASIERA
Urnietako ordezkaritza:
-Kadeteak: lau talde.
-Jubenilak: bi talde.
-Seniorrak: Jon Pagola (goiko irudian).

Trinketa eskuz banaka, Kadeteak
Urnieta 3-Oiarpe 2
Urnieta 4-Alde Zaharra 3
Urnieta 1-Hernani 2
Urnieta 2-Hernani 3
Irun. Lar,12. 13:00

Trinketa eskuz banaka, Seniorrak
Urnieta-Behar Zana 1
Gasca (Donostia). Lar,12. 15:00

Trinketa eskuz banaka, Jubenilak
Urnieta 2-Antiguako 1
Urnieta 1-Usurbil 2
Irura. Ig,13. 9:30

PILOTA ESKOLA
Eskuz binaka, Benjaminak
Urnieta A-Landaberri
Andoain. Lar,12. 16:00

Urnieta B-Udarregi
Astigarraga. Lar,12. 16:00

Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta A-Ikastola 3
Andoain. Lar,12. 16:00

Urnieta B-Arantzazuko Ama B
Usurbil. Lar,12. 16:00

martes, 8 de diciembre de 2009

Pilota emaitzak, abenduak 4-6


URNIETA 22-35 ZUMAIA1
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK, 2.MAILA.
Urnietara azken urteotan etorritako bikote indartsuenaren aurka jokatu zuten Amantegik eta Jauregik. Etxekoak saiatu ziren, baina ezin, hanka sartzerik egin gabe aurkariak ederki antolatuta baitzeuden. Lehen postua eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietako sailkapena erabakitzeke zeuden. Azkenean ordea, jokatzeke dagoen jardunaldian erabakiko da guztia.

URNIETA2 31-35 OIANGU1
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. SENIORRAK, 3.MAILA.
Denboraldiak aurrera egin ahala, Argiñarenaren eta Txapartegiren jokatzeko modua hobetzen doa. Azken jardunaldian berriz galdu zuten eta ondorioz, herrialde mailako txapelketatik kanpo geratu dira. Halere, burututako lanaren inguruan, balorazio positiboa egiten dute biek. Txapartegik Aritz Zubillagarekin batera Gipuzkoako Gomazko Paletako Trinketa Txapelketan parte hartuko du eta jarraian, Argiñarenarekin Udaberri Txapelketan.