martes, 8 de diciembre de 2009

Pilota emaitzak, abenduak 4-6


URNIETA 22-35 ZUMAIA1
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK, 2.MAILA.
Urnietara azken urteotan etorritako bikote indartsuenaren aurka jokatu zuten Amantegik eta Jauregik. Etxekoak saiatu ziren, baina ezin, hanka sartzerik egin gabe aurkariak ederki antolatuta baitzeuden. Lehen postua eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietako sailkapena erabakitzeke zeuden. Azkenean ordea, jokatzeke dagoen jardunaldian erabakiko da guztia.

URNIETA2 31-35 OIANGU1
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. SENIORRAK, 3.MAILA.
Denboraldiak aurrera egin ahala, Argiñarenaren eta Txapartegiren jokatzeko modua hobetzen doa. Azken jardunaldian berriz galdu zuten eta ondorioz, herrialde mailako txapelketatik kanpo geratu dira. Halere, burututako lanaren inguruan, balorazio positiboa egiten dute biek. Txapartegik Aritz Zubillagarekin batera Gipuzkoako Gomazko Paletako Trinketa Txapelketan parte hartuko du eta jarraian, Argiñarenarekin Udaberri Txapelketan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario