lunes, 21 de diciembre de 2009

Denboraleagatik, asteburuko jardunaldia bertan behera



Foru Aldundiak aginduta, pasa den asteburuan jokatzekoak ziren pilota partidak bertan behera geratu ziren denboraleagatik. Buruntzaldeako benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta afizionatu mailako pilotarien urteroko festa ere ez zen ospatu.  Hernani eta Usurbilen arteko finala ere atzeratu egingo da. Bezperatarako ere iragarria zeuden beste bi neurketa; infantil mailakoena. Aurkarien lesioak tarteko, bat ez zen jokatu. Beraz, Urnieta 4 taldeak txapelketan aurrera egingo du. Urnieta 3 taldearen eta Hernaniren arteko neurketa aldiz, burutu zen. 2-0, Urnieta garaile.

Taldez talde, honela agurtuko du 2009. urtea UKE Pilota Sailak:
-Larruzko Paleta, Seniorrak: finalerdira ailegatu dira, 2.mailako taldea eta 3.mailako Urnieta 1 taldea. (irudian, Borja Fernandez eta Iñaki Unzalu)
-Eskualdeko Txapelketako finalaurdenetan daude, errendimenduko alebin mailako Gorka Oiarbide pilotaria eta Jon Ezenarro eta Mikel Imaz infantilak. 3.mailako kadeteek 11. eta 12. postuak eskuratzeko borrokatu beharko dute.
-Trinketa: asteburuan hirugarren jardunaldia jokatuko da. Unai Garin, Julen Loitegi eta Aritz Lizaso kadeteek eta jubenil mailako Ahetze Etxeberriak eta Unai Arozenak amaiera fasera heltzeko aukera handia dute. Senior mailan aldiz, Jon Pagolak bigarren mailara jaistea saihestu beharko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario