lunes, 14 de diciembre de 2009

Pilota emaitzak, abenduak 11-13



URNIETA 11-22 ZUMAIA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatzen ari dira Ruiz eta Odriozola. 11. eta 12. postuetan sailkatzeko borroka betean dira. 

URNIETA2 22-15 GOIERRI
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Azken garaipenarekin, Loitegik eta Lizasok txapelketako hamahirugarren postuan sailkatzea lortu dute. Lehen fasean aurkari talde gogorrenetako bat egokitu zitzaiela kontuan izanda, euren errendimendu maila bikaina izan da.  Urtebeteko tartean, asko hobetu eta aurreratu dute bi pilotariek. 

URNIETA2 0-2 INTZA5
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Eskualdeko Txapelketako final hamaseirenetan kanporatu dute Iguaran, baina egoki jokatu ostean. Lasarte-Oriako aurkariari buruhauste bat baino gehiago eragin zion.

GAZTELEKU 6-35 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 2.MAILA.
Azken emaitza ikusita, zeresanik ez. Denboraldi honetan maila jaistea saihestu soilik ez, finalerdietarako txartela eskuratzear eta lehen mailara igotzear egon dira urnietarrak.

GIRIZIA 16-35 URNIETA1
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK, 3.MAILA
Azken garaipenarekin, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu dira. Mailaz igo ahal izateko finalera ailegatzea izango da Fernandezen eta Unzaluren erronka nagusia. 

URNIETA 30-26 HERNANI1
ARANTXA GOENAGA-SARE ESNAL. GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Jokatzeko modu bikainak, beste hainbesteko ezusteko pozgarria ekarri zuen. Goenagak eta Esnalek udal pilotalekuan batera jokatzen zuten lehen aldian, meritu handiko garaipena eskuratu zuten. (Goenaga eta Esnal, goiko irudian).

URNIETA1 8-30 HERNANI2
SERGIO ODRIOZOLA. TRINKETA, KADETEAK.
Odriozolaren estreinako partida izan zen. Txapelketa hasi besterik ez da egin.

URNIETA2 30-7 HERNANI3
ARITZ LIZASO. TRINKETA, KADETEAK.
Lizasoren esperientzia agerian geratu zen. Bere espezialitatea ez izan arren, ez da inoiz errenditzen.

URNIETA3 25-30 OIARPE2
UNAI GARIN. TRINKETA, KADETEAK.
Garinen zailtasun eta urduritasunez betetako hasierak neurketa baldintzatu zuen. 

URNIETA4 30-1 ALDE ZAHARRA3
JULEN LOITEGI. TRINKETA, KADETEAK.
Markagailuan jasotako azken emaitzak erakusten duen moduan, Donostiako aurkariak ez zion buruhausterik eragin. 

URNIETA1 35-30 USURBIL2
UNAI AROZENA. TRINKETA, JUBENILAK.
Neurketa galtzen hasi arren, sakeekin asmatu zuen Arozenak, eta aurrealdean ederki asko moldatu zen.

URNIETA2 35-34 ANTIGUAKO1
AHETZE ETXEBERRIA. TRINKETA, JUBENILAK.
Partida benetan gogorra, Etxeberriak jokatutakoa. Sake ederrek lagunduta, hamabi puntutako aldea jartzea lortu zuen urnietarrak. Baina tentsioa eta urduritasuna tarteko, nekatuta amaitu zuen. Neurketa edonork irabaz zezakeen, azkenean ordea, etxekoa garaile.

BEHAR ZANA1 40-22 URNIETA
JON PAGOLA. TRINKETA, SENIORRAK.
Pilota Sailetik jakinarazi zutenez, mailaz igo ostean Pagolak aurten dezente sufrituko zuela iragarri zuten, bera baino aurkari beterano eta esperientzia handiagokoen aurka. Maila berrian mantentzea izango da bere erronka nagusia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario