jueves, 18 de febrero de 2010

Aurreko astuburuko partiden nondik norakoak


Urnietako pilotariek lan gogorra egin zuten aurreko asteburuan. Maila desberdinetan jokatutako 11 partidetatik 8 garaipen lortu baitzituzten. Aipatzekoa izan zen, Gomazko paletako Euskal Herriko 2.kategoriako semifinaletarako txartela lortu zuela Arantxa Goenagak. Infantilak, probintzietako final zortzirenetan sailkatzea lortu zuten, eta kadeteek hasiera ederra eman zioten bikoteka, trinketean, Gipuzkoako txapelketari.

Alebinetan, URNIETA 16- 0 EUSKAL JOLAS
Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbide beroketa lanetan aritu baziren ere, Debako aurkariak ez ziren partidura agertu.

Aratz Urdangarin eta Inhar Oiartzabalek ere Usurbilgo pilotalekuan Urumearen aurka irabazi zuten. Bigarren kanporaketa amaitzeko norgehiagoka bat geratzen zaie aurretik.

Infantiletan, GIPUZKOAKO TXAPELKETA

URNIETA I 18- 2 ILUNPE
Jon Ezenarro eta Mikel Imazek partidu ederra jokatu zuten azpeitiarren aurka Hondarribian. Bigarren kanporaketa amaitzeko partidu baten faltan direla, matematikoki klasifikatuak daude gazteak Gipuzkoako Txapekletako zortzirenetan jokatzeko.

HERRIALDEKO TXAPELKETA.
URNIETA II 18-11 HERNANI III
Sergio eta Jon Ander Iguaranek aurreko partidetako akatsak zuzenduta, partidu polita egin zuten.

Kadeteak.
URNIETA 6- 22 ARRASATEKO

Ruizek eta Sergio Odriozolak jokatu zuten partida.Gehiago eman dezaketen sentsazioarekin geratu ziren beraiek eta jendea.

Jubenilak.
URNIETA 22-21 BERGARA

Denboraldiko partidurik ederrena jokatu zuten Ahetze Etxeberria eta Unai Arozenak. Norgehiagoka guztian zehar atzetik ibili baziren ere, azkenean, partida irabaztea lortu zuten.

TRINKETEA. GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Kadeteek estreinu ona eman zioten Irurako trinketean. Batetik, Julen Loitegi eta Unai Garin, hernaniarrei aurre hartu zieten, partida irabaziaz 40-34.
Bestetik, Ander Oiarbide eta Aritz Lizasok erraz garaitu zituzten Oiarpekoak, 40-12 batez.
Jubeniletan, Alde Zaharraren aurka galdu beharra izan zuten Ahetze eta Unaiek. Partida 40-11ko markagailuarekin amaitu zen.

PALA.
Lucas eta Arantxa Goenagak Lizarran zuten partida. Arerioetako bakarra azaldu zen, beraz 30-0 geratu zen markagailua urnietarren alde,garaipenaz gain, Euskal Herriko Txapelketako semifinaletarako sailkatu direlarik.

Borja Fernandez eta Iñaki Umzaluk berriz, zorte txarragoa izan zuten larruzko paletarekin, Antzuolaren aurka 35-27 galdu baitzuten.
Udaberriko ligaxka hau oraindik luzerako izango da baina nahiko garbi dute, bueltako partida hori bera izango dela finalerako atea zabalduko duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario