miércoles, 10 de febrero de 2010

Aurreko astuburuko partiden emaitzak

URNIETA 7- 16 HONDARRIBIAKO II
ALEBINAK. Eneko Ramírez eta Gorka Oiarbidek partida egokia jokatu zuten, baina atzelari indartsu batekin egin zuten topo. Tantoak luzeak eta borrokatuak izan ziren, gehienean bisitarien aldekoak izan baziren ere.

URNIETA I 18-12 INTZA II
INFANTILAK. GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO 2.KANPORAKETA.
Jostaldi pilotalekuan, Hondarribian izan zen lehia. Jon Ezenarro eta Mikel Imazek garaipen garrantzitsua lortu zuten lasartearren aurka, finalerako atean aurkitzen baitira.

URNIETA II 9-18 ZUMAIA IV
Partida parekatua izan zen. Odei Ibargoienek bere saiorik onena eskaini zuen, Jon Ander Iguaranek partidaren zama eraman zuenak, frontisean sartu beharreko bi pilota galdu zituen.

UDABERRI TXAPELKETA
AÑORGA 22-21 URNIETA II
KADETEAK. Ander Oiarbide eta Unai Garinek ez zuten galtzerik merecí, biek partida ederra jokatu baitzuten, aurrelari eta atzelarien ohiko lekuak aldatuta. Atzelari donostiarrek ongi aprobetxatutako sakea izan zen partidaren gakoa.

URNIETA I 22-18 ILUNPE.
Lehia gogorra izan zen ostiral gauekoa. Urnietarrak 16. tantorarte atzetik joan baziren ere, Julen Loitegik partida ederra egin zuen. Sakean ongi ibili zen, indarrez, abiaduraz eta norabidez. Zoragarri moztu zuen txokora eta boleaz, ezker gantxo batekin partidari ginda jarriaz. Aritz Lizaso, ongi defenditu zen atzeko koadroetan azpeitiarrari aurre eginaz. Ikusleen txaloekin agurtu zituzten pilotariak.

URNIETA 14- 22 HONDARRIBIA
JUBENILAK.Ostiralean, Hondarribian partida interesgarria jokatu zuten Ahetze Etxeberria eta Unai Arozenak. Etxeko aurrelaria izan zen tantoen aldea ezarri zuena.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA
MUNDARRO I 40-12 URNIETA
TRINKETEA.Larunbat goizean, Ahetze eta Unaiek Irurako trinketean izan zuten zita. Txapela irabazteko bikote faboritoenaren aurka jokatu zuten partida, alde handiaz galduaz.

LARRUZKO PALETA. SENIOR MUTILAK. Arraroa izan zen altzarrak ez baitziren agertu Urnietara. Telefono dei baten ondoren jakin zen gaizki ulertu bat izan zela tarteko. Federazioak partida larunbatean zela kaleratu zuen karteldegi ofizialean, UKEk ostiralerako zita kaleratu zuen bitartean. Federazioaren esku geratu zen arazoa konpontzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario