jueves, 4 de febrero de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak

UDABERRI TXAPELKETA
Eskuz, bikoteka
Urnieta 10–22 Euskal Giroa
KADETEAK, 3.MAILA. Camilo Ruiz eta Sergio Odriozola 5-2 irabaziz hasi ziren baina azkenean logika nagusitu zen. Urnietarrak aurreko saioak hobetzen ari dira.

Urnieta II 8–22 Azkoiti I
KADETEAK, 1.MAILA. Hasiera kaskarra: 0-10 azkoitiarren alde. Antsietateak jota irten ziren Unai Garin eta Ander Oiarbide, eta hori kalterako besterik ez zen izan.

Gazteleku 22–18 Urnieta I
KADETEAK. Julen Loitegi eta Aritz Lizasoren partida ona. Tarte txikiarekin galtzen ari dira. Lanean gogotik jarraitu beharra dago hainbeste itxarondako eta merezitako garaipenak eskuratzeko.

Urnieta 22–1 Arrasate
JUBENILAK. Prestaketa saioa bilakatu zen, Federaziotik aurkariak ez zirela iritsiko adierazi baitzuten.

Altzatarra 21–35 Urnieta II
LARRUZKO PALETA.
Borja Fernández eta Iñaki Unzalu, Urnietako gainerako bederatzi kideak, ez dira batere gustura aritzen altzatarren frontoian.

Urnieta I 24–35 Hendaiarrak
LARRUZKO PALETA. Sorpresa ematea ezinezkoa zen, Hendaiarrak txapelketa irabazteko faborito nagusiak direlako. Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi saiatu ziren eta markagailuan 21-18 emaitza bitarte aurretik joan ziren. Horti aurrera aurkariaren esperientzia eta kalitatea erabakiorra izan zen.

#WEBGUNEA, ORDUTEGIAK
urnietakopilota.blogspot.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario