lunes, 22 de febrero de 2010

Aurreko asteburuko partiden kronikak


Emaitza onak lortu dituzte urnietarrek aurreko asteburuan. Zazpi garaipen eta lau partida galduak. Daturik deigarriena, kadeteetako bi taldeen klasifikazioa izan da trinketean, Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetarako sailkatu baitira. Infantiletako bikote bat berriz, herrialdeko zortzirenetarako sailkatu da, beste bikote bat final laurdenetarako eta garaipen garrantzitsua lortu zuten gomazko paletan neskek, Euskal Herriko txapelketako semifinaleara sailkatu baitira.

Alebinetan, URNIETA 16-15 EUSKAL JOLAS
Eneko Ramirez eta Gorka Oiarbidek debarren aurka irabaztea lortu zuten. Aurrelaria pixkanaka hobetzen ari da eta Gorkak partida ederra jokatu zuen.

Infantiletan, Gipuzkoako Txapelketan,
URNIETA I 18-12 HONDARRIBIKO
Jon Ezenarro eta Mikel Imazek final zortzirenetako sailkatzea lortu zuten.

URNIETA 18- 13 SENDI EKINTZA
Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaranek final laurdenetarako txartela lortu zuten Herriartekoan.

Kadeeetan, Udaberri Txapelketan
URNIETA I 22-14 OIARPE IV.

Julen Loitegi eta Artiz Lizasok ez zioten aukerarik utzi aurkariari.
URNIETA II 13-22 GOIERRI.
Ander Oiarbide eta Unai Garinek partidu ona jokatu zuten 13.tantorarte. Hortik aurrera, urduritasunak partida galtzera bideratu zituen.

Trinketean, bi bikoteak Gipuzkoako txapelketako semifinaletara iritsi dira. Ander eta Aritzek 36-40 galdu bazuten ere, beren taldean lehen postuan geratu dira klasifikatuak, Julen eta Unairen eran. Azken partida honetan, aurrelariak lan izugarria egin zuela esan beharrean gara.

Jubeniletan, URNIETA 8-22 GOIERRI.
Unai Arozena eta Ahetze Etxeberriak partida zaila izan zuten liderrak diren urretxuarren aurka.

Seniorretan, larruzko paletan, URNIETA I 19-35 URNIETA II.
Aitor Argiñarena, Beñat Txapartegi, Xabier Amantegi eta Iñaki Unzaluk elkarren aurka jokatu zuten. Beteranoek ofizio gehiago izatea demostratu zuten, partida garaituaz.

Gomazko paletarekin neskek, Jauregui eta Goenagak garaipen ederra lortu zuten, Lizeaga eta Perezen aurka, markagailua 30-20ean utziaz; garaipen honek, Euskal Herriko txapelketako final aurrekoetara sailkatu dituelarik.

Argazkian: Urnieta I eta IIko jokalariak, Trinketean, Gipuzkoako Txapelketan final aurrekoetara sailkatuak: Ander Oiarbide, Aritz Lizaso, Julen Loitegi eta Unai Garin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario