martes, 27 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 23-25




GIRIZIA 40-12 URNIETA2
URNIETA2 26-40 USURBIL
JUAN CARLOS ERASUN-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Jardunaldi bikoitza jokatu behar izan du pala motzean dabilen Urnieta 2 taldeak. Bi norgehiagokak galdu dituzte. Usurbilen aurkako neurketan, partidaren zatirik handienean markagailuan oreka mantendu zen. Baina aurkarien lana tarteko, atzelariaren segurtasuna eta aurrelariaren kolpeak giltzarriak izan ziren.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 26-30 GARMENDIA-AIZPURUA
EMAKUMEA PILOTARI. SENIORRAK.
Lezon jokatu zen norgehiagokan Goenagak ez zuen zorterik izan. Partida gogorra izan zen, edonork irabaz zezakeen.

ANTIGUAKO 10-22 URNIETA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Tarte handiz irabazi zieten urnietarrek Antiguakoei.

ILUNPE 22-19 URNIETA2
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK
Partida ezin hobea jokatu ostean, azkenean hiru tantogatik galdu zuten norgehiagoka Loitegik eta Lizasok. Ilunpeko atzelarien erasoaldien aurrean, ederki erantzun zion Aritzek. 13.tantora ailegatu arte, markagailuan ez zen bi taldeen artean alderik nabari. Azpeitiarrak aurreratu ziren gero, 18. tantoraino. Urnietarrek beste hainbeste egin zuten. Azken txanpan, edonork irabaz zezakeen, Ilunpekoak nagusi azkenean. Loitegi eta Lizaso goiko irudian.

URNIETA 22-13 ALDE ZAHARRA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Nagusitasun osoz gailendu ziren urnietarrak Alde Zaharrekoen parean. Azpimarratzekoa Etxeberriak buruturiko lana, pilotakada eder eta erremate bikainekin. Kontuan izatekoa baita, Arozenak atzelari donostiarren erasoaldiei emandako erantzuna. Garaipen honi esker, sailkapen buruan kokatu dira. Bi jardunaldi eta Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara igarotzeko txartela dute jokoan, Zarautz 2 eta Eple taldeekin batera. Emozioa beraz azken uneraino.

URNIETA 15-22 AURRERA SAIAZ
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.
Tolosako Beotibarren jokatutako norgehiagoka modu argian galtzen hasi ziren, nahiz azkenerako 15 tanto egitea lortu, aurrelari bikain eta seguru ageri zen atzelariari esker. Partida amaieran ordea, Bidegoiangoak garaile.

GARIN ETA OIARBIDE, FINAL LAURDENETARA
Jardunaldi guztiak irabazi ostean, Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira Unai Garin eta Ander Oiarbide pilotariak. Lehen postua eskuratzeko aukera izango dute jokoan. Bestalde, asteburu honetan azken urteko errendimenduko alebinen Gipuzkoako Txapelketa hasiko da. Urnietar bakarrak parte hartuko du bertan; Gorka Oiarbidek. Aurrerago hasiko dira jokatzen benjaminak eta alebinak eskuz binaka.              
                                                                                             
                                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario