martes, 6 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 2-4

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 25-30 LIZEAGA-LUCAS
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. EMAKUMEA PILOTARI. Lehiakortasun handiko partida izan arren, azkenean aurkarien aldera irauli zen markagailua. Emakumea Pilotari txapelketako laugarren denboraldiko lehen neurketan, Arantxa Goenagak ezin izan du garaipenik eskuratu.

URNIETA 1 40-34 OIANGU 2
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK. Gorosabelek estreinaldi ezin hobea izan du Urnietako kirol taldean. Jauregirekin batera, hasierako urduritasuna gainditu ostean, ordiziarrei sei puntuko tartearekin irabazi zieten eta.

URNIETA2 40-29 GIRIZIA
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK. Urnieta 1 taldeak egin bezala, arazorik gabe irabazi ahal izan zuten oiartzuarren aurka Amantegik eta Unzaluk jokatu zuten denboraldi berriko lehen neurketa. Txapelketa laburra izango dela aintzakotzat hartuta, hasiera bikaina eman diote herriko bi taldeek. Gipuzkoa mailako txapelketa honetan bederatzi taldeek izena emana dute. Finalera ailegatzen direnak mailaz igotzeko aukera izango dute.

URNIETA1 22-12 INTXURRE
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA.

ALDE ZAHARRA 5-22 URNIETA2
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Urnietarrak garaile, donostiarren kexu artean. Hain zuzen, aurkarien entrenatzaileak partida inpugnatu zuen, neurketarako jubenil mailako pilota erabili zela argudiatuta. UKE Pilota saileko ordezkaritzatik jakinarazi dutenez, epaileak pilota balekotzat eman arren, halako kexuak agertzeko eskubide osoa zuen donostiarrak. Urnietakoak aldiz halako egoerez nazkatuta daudela agertu nahi dute, euren aurkariek halakorik egiten duten hirugarren aldia baita jada, horrek guztiak suposatzen duen denbora galerarekin. Eta pilota sailetik gogorarazi bezala, hiru kasuetan arrazoia urnietarrei eman izan diete.

URNIETA 8-22 ALDE ZAHARRA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Aurreikuspenak bete ziren, nahiz urnietarrek ez zuten gaizki jokatu.

URNIETA 11-22 ZARAUTZ2
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Bikain entrenatu eta errendimendu maila ona izan arren, zarauztarren aurka jokatutako partida galdu zuten urnietarrek. Aurkariek jokaldi ederra eskaini zuten.

MURUMENDI2 17-22 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.
Onenen artean sailkatu ezin litekeen partidaren ostean iritsi da garaipena, Pagola eta Garmendiarentzat. Lasarte-Oriakoak izango dira euren hurrengo aurkariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario