miércoles, 14 de octubre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 9-11


USURBIL 40-24 URNIETA2
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Markagailuan aurkarien aurretik zirela ekin zioten norgehiagokako lehen txanpari, Unzaluk eta Amantegik. Baina Usurbilgo taldeak segituan agerian utzi zuen bere nagusitasuna.

URNIETA1 8-40 ENDAIATARRAK
IÑAKI GOROSABEL-BORJA FERNANDEZ. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Ikusmina eragin zuen Urnietako udal pilotalekura lehen aldiz etorri ziren Iparraldeko ordezkariek. Behin partida hasita, aho zabalik utzi zituzten bertaratu ziren zaletuak.

URNIETA 22-16 INTZA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK.
Jarraian eskuratzen duten bigarren garaipena urnietarrentzat. Hasiera batean Pagolak eta Garmendiak aurkariei tarte handiz irabazi behar zietela zirudien. Markagailuan 18-9 aurreratua zihoazen. Baina Lasarte-Oriako bikotea posizioz aldatu ostean, estutu zituzten urnietarrak. Bereziki, Artetxeren erremateen ondorioz. Baina azkenean aipatu bezala, etxekoak garaile.

URNIETA 2 20-22 HERNANI
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Azken unean, norgehiagoka lekuz aldatu behar izan zuten, Urnietatik Hernanira, zegoen hezetasunarekin ez baitzegoen partida baldintza egokietan jokatzeko modurik. Gipuzkoako Txapelketan izan duten lehen porrota izan da. Irabazten zihoazen (17-15), Loitegi tanto ederrak burutu zituen. Baina kantxa desberdina izateak eragina izan zuen azken emaitzan.

ATSEDENALDIA:
-Arantxa Goenaga eta Sare Esnal.
-Kadeteak, 3.maila: Camilo Ruiz eta Sergio Odriozola.
-Kadeteak, 2.maila, Urnieta 1: Unai Garin eta Ander Oiarbide.
-Jubenilak: Ahetze Etxeberria eta Unai Arozena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario