martes, 10 de noviembre de 2009

Pilota emaitzak, azaroak 6-8

OAINGU1 40-33 URNIETA1
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Finalerdi saio luze eta gogorra, urduritasunez josia urnietarrentzat. Azkenean ordiziarrek irabazi zuten finalerdiko partida. Beste finalerdietan Iparraldeko Endaiatarrak gailendu zenez eta mugaz bestaldekoa izateagatik, saririk ezin dute irabazi. Ondorioz, urnietarrak txapeldunorde postua eskuratu dute, ez ordea mailaz igotzea. Gertu egon dira halere, maila ona erakutsi dute entrenamendu saio eta norgehiagoketan.

URNIETA 18-22 EPLE
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Sailkapeneko lehen postua jokoan zegoen, Urnietako udal pilotalekuan burutu zen lehia saioan. Ondorioz, baita finalerdietara igarotzeko txartela ere. Atzelari oreretarra partidan zehar nagusitu bazen ere, Arozena ederki defendatu zen. Urnietarrek Eibarren dute finalerako txartela eskuratzeko aukera bakarra.

AURRERA SAIAZ 22-11 URNIETA1
UNAI GARIN-ANDER OIARBIDE. KADETEAK, 2.MAILA
Sailkapeneko lehen postua zegoen jokoan baita Bidegoianeko neurketan ere. Urnietarrak ongi aritu ziren, baina Aurrera Saiaz taldeko aurrelariak jokaldi bikaina burutu zuen. 9 tanto sakez egin zituen eta maila hobea zuela erakutsi.

SEGURAKO 22-12 URNIETA2
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA
Erraz galdu zuten partida urnietarrek. Loitegik ez zuen egoki jokatu. Lizaso ahal zuen moduan defendatu zen, atzelari goierritarra nagusitu baitzen. Halere, urnietarrek final laurdenetan parte hartuko dute.

URNIETA4 2-1 HERNANI2
JON EZENARRO. INFANTILAK.
Neurketa polita. Ezenarrok amaitu zuen garaile, berdinketa hausteko partidan. Urnietarra egunez egun bere maila hobetzen ari da, egiten duen saiakerari esker.

URNIETA2 0-2 OIARPE1
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Ondo jokatu eta defendatzen jakin arren, buruhausteak eragin zizkion arerioaren aurka lehiatu behar izan zuen.

URNIETA3 0-2 ALDE ZAHARRA2
MIKEL IMAZ. INFANTILAK.
Maila ederra erakutsi zuen Imazek, nahiz urduritasunak eta guztia ondo egin nahi izateak pilotakada bat baino gehiago galtzea eragin izan dion. Lasaiago hobeto jokatuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario