Pilotariak irailaren 4an ekin zieten entrenamendu saioei, haietako askok jada gertu baitute kirol denboraldi berriko lehen erronka; ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa. Eskuz eta palaz Urnietak ordezkaritza zabala izango du aipatu neurketa sortan:
ESKUZ Kadete 3.mailan: Camilo Ruiz eta Sergio Odriozola. Kadete 2. mailan, bi talde: Unai Garin eta Ander Oiarbide (Urnieta 1) eta Julen Loitegi eta Aritz Lizaso (Urnieta 2). Jubenil 3. mailan: Ahetze Etxeberria, Unai Arozena eta Xabier Kalegain. Nagusi 3. mailan: Jon Pagola eta Mikel Garmendia. PALAZ Gomazko paletan: Arantxa Goenaga eta Sare Esnal. Gizonezko pala motzean, 2. mailan, bi talde: Antton Jauregi, Xabi Amantegi eta Iñaki Gorosabel (Urnieta 1) eta Iñaki Unzalu, Borja Fernandez eta Juan Carlos Erasun (Urnieta 2). Larruzko paletan, hiru talde: 2. mailan, Antton Jauregi, Xabier Amantegi eta Juan Carlos Erasun. 3. mailan: Borja Fernandez, Iñaki Unzalu eta Iñaki Gorosabel (Urnieta 1) eta Beñat Txapartegi, Aritz Zubillaga eta Aitor Argiñarena (Urnieta 2).
Gaztetxoak Benjamin, alebin eta infantil mailako pilotari urnietarren taldeak urritik aurrera osatuko dira.
Senior maila Hiru lizentzia berri dituela UKE Pilota Sailak; Iñaki Gorosabel donostiarrarekin batera, aurten, bi urnietar, Beñat Txapartegi eta Aitor Argiñarenak parte hartuko baitute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario