martes, 3 de noviembre de 2009

Pilota emaitzak, urriak 30-azaroak 1



URNIETA-ZARAUTZ2
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Ruizek eta Odriozolak ezin izan zuten partida jokatu. Aurkariak deskalifikatu zituzten.

URNIETA2-BEHAR ZANA1
JULEN LOITEGI-ARITZ LIZASO. KADETEAK, 2.MAILA.
Norgehiagoka hau ere jokatu gabe geratu zen. Talde aurkariko ordezkariak arratsalde  partean Villabonako pilotariak Urnietara joaterik ez zutela izango jakinarazi zuen, telefono dei baten bidez.

OIANGU1 40-22 URNIETA2
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Partida honekin, Amantegi eta Unzalu Gipuzkoako Txapelketatik kanpo geratu dira. Ordiziarrek garaitu zituzten, jokoan ezer ez zuten azken jardunaldian.

ALTZATARRA 19-22 URNIETA1
IÑAKI GOROSABEL-ANTTON JAUREGI. PALA MOTZA. SENIORRAK.
Lidergoan egonik, eta finalerdietarako txartela eskutan izanda, ez zuten ezer jokoan Gorosabelek eta Jauregik, baina hala ere, Altzatarra taldekoen aurkako partida irabazi zuten. Ostiral honetan, mailaz igo eta finalean egoteko aukera emango dien kanporaketa saioa jokatuko dute Zubietan, Oiangu 1 taldearen aurka.

URNIETA 9-22 EIBAR
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. AFIZIONATUAK.
Garmendiaren lan kontuek gutxieneko berme batzuekin entrenatzea eragozten die. Pagolaren jardunaldirik hoberena ere ez zen izan. Hortik dator, aurkarien eta etxekoen artean azken emaitzan zegoen tarte nabarmena.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 25-30 PAGOLA-A.URKIZU
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Partida orekatuak jokatzen ari da Goenaga. Norgehiagoka batean izan ezik ordea, azken unean, hiru jardunaldietan galdu dute.

INFANTILAK, BIGARREN URTEA: BI PARTIDA, ZORTZI TANTORA
URNIETA4 2-0 URNIETA1
JON EZENARRO-JON ANDER IMAZ.

URNIETA3 2-0 URNIETA2
MIKEL IMAZ-ODEI IBARGOIEN.
Garaipen argi eta garbiak, Ezenarro eta Imazenak. Bi pilotariek lehen bi postuetan sailkatzeko borrokatu beharko dute, final hamaseirenetako kanporaketetan parte hartzeko. Aurreikuspenak betetzen badira bestalde, Ibargoien eta Imaz ligaxkako bost partidak jokatu eta kanporatu ostean, Eskualdeko Txapelketa joka dezakete. Goiko irudian, Ezenarro, Imaz eta Iguaran.

INTXURRE1 2-0 URNIETA
GORKA OIARBIDE. ALEBINAK.
Errendimentu txapelketan estreinako partida jokatu zuen Oiarbidek. Norgehiagokan ondo moldatzea espero zen, baina azkenean Alegiako hautagaiaren aurka jokatutako bi neurketak galdu zituen, Villabonako pilotalekuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario