lunes, 16 de noviembre de 2009

Pilotako emaitzak, azaroak 13-15



LANDARE1 23-35 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK, 2.MAILA.
Maila berrian ezin hobeto estreinatu dira Amantegi eta Jauregi. Oreretarren aurka, etxetik kanpo zailtasun handirik gabe nagusitu ziren urnietarrak. 

GAZTELEKU 35-19 URNIETA1
IÑAKI GOROSABEL-IÑAKI UNZALU. SENIORRAK, 3.MAILA.
Neurketa ondo hasi zuten urnietarrek, hamaseina tantorekin aurkariekin berdindu zuten arte. Hortik aurrera, partida irabazteko aukera guztiak galdu zituzten. Pilota Sailetik animoak helarazi nahi dizkiete bi kirolariei, onena neurketatan gozatu asmoz parte hartzea dela aholkatzearekin batera.

ALTZATARRA 35-27 URNIETA2
AITOR ARGIÑARENA-BEÑAT TXAPARTEGI. SENIORRAK, 3.MAILA.
Gustura jokatu zuten bi urnietarrek, eta egoki gainera. Gustura burututako lanarekin, partida amaieran aurreratu zitzaizkien donostiarrak markagailuan. Itzulerako neurketan irabaziko dutela iragarri dute Argiñarena eta Txapartegi gazteek.

ARANTXA GOENAGA-ARRONDO 30-20 EZENARRO-ARRIZABALA
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Garaipen bikain bezain garrantzitsua Goenagarentzat. Bost eta hamargarren postuen artean sailkatzea zen euren erronka.  Zazpigarren postua lortu dutenez, ezingo dute finalerdietan parte hartu. 

URNIETA 10-22 EIBAR
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. KADETEAK, 3.MAILA.
Ondo hasi zuten neurketa Ruizek eta Odriozolak, baina etxean jokatutako neurketaren garaipenak Eibar aldean amaitu du. Bigarren mailako kadeteen taldeek atseden hartu dute joan den jardunaldian. 

URNIETA1 0-2 HERNANI2
ODEI IBARGOIEN. INFANTILAK.
Aurkariak maila hobea izan arren, jokatzeko modua ere hobetu du Ibargoienek. Sake onak egin zituen, eta indar handiagoa erakutsi zuen.

URNIETA2 0-2 ALDE ZAHARRA2
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Etxean ahal bezain ondo defendatu zen, ziur aski hamabi taldeetako pilotari onena denaren aurrean. 

URNIETA3 2-1 INTZA4
MIKEL IMAZ. INFANTILAK.
Lasarte-Oriako hautagaia mendean hartzeko lanak izan zituen urnietarrak. Dituen ezaugarriak ahalik eta gehien baliatzeko, lasaiago joka dezake eta behar luke, Pilota Sailetik jakinarazten dutenez. 

URNIETA4 2-0 INTZA6
JON EZENARRO. INFANTILAK.
Beste garaipen bat Ezenarrorentzat. Hiru neurketa, hiru garaipen. Txapelketako lehen fasea amaitzeko bi norgehiagoka ditu jokatzeke. Lehen bi postuetan sailkatzen diren pilotariak hurrengo faserako sailkatuko dira. Garaipen bakarra eskuratzea nahikoa izango du. 

INTXURRE1 2-0 URNIETA
GORKA OIARBIDE. ALEBINAK.

URNIETA A 3-2 IKASTOLA2
JOSE LUIS ARGOTE-IKER IBARGOIEN. BENJAMINAK.

URNIETA B 0-3 ARANTZAZUKO AMA
AIMAR RUIZ-IGOR MATELLANES. BENJAMINAK.

URNIETA A 4-0 LANDABERRI
INHAR OIARTZABAL-ARATZ URDANGARIN. ALEBINAK.
(Goiko irudian)

URNIETA B 2-4 UDABERRI
UNAI URDANGARIN-IÑIGO JUANIKORENA. ALEBINAK.
          

No hay comentarios:

Publicar un comentario