lunes, 17 de mayo de 2010

Aurreko asteburuko kronika


Herriartekoan kaleratua izan da Urnietako taldea, zoriitxarrez. Aurreko asteetan adierazi bezala, zaila zen irabaztea, 2-0 alde izan arren, 4 tantoz besterik ez baitziren aurretik. Oreretako pilotalekuan 35-11 galdu zuten leen partida larruzko paletan. Pala motzean zegoen beraz esperantza jarria. Berdinketa berdinketaren atzetik, 40-38 amaitu zuten partida. Kanpoan geratu dira baina taldea indartuta atera da, 3 pilotari berri gehitu baitira.

Benjaminak
Usurbilgo Txapelketa
Urnieta 18- 13 Lasarte
Ezenarro eta Argotek lan ona egin zuten.

Alebinak
Udaberri Txapelketa
Urnieta 16- 6 Oiarpe III
Ramírez eta Oiarbidek erraz lortu zuten garaipena
Usurbilgo Txapelketa
Urnieta 4-18 Usurbil I
Gines eta Urdangarinek berriz, ez zuten aldeko izan eguna, 4 tanto soilik lortu zituztelarik.

Infantilak
Urnieta 18-14 Intza II
Ezenarro eta Imazek jokatu zuten partida ederra izan zen.
Gazteleku 18- 13 Urnieta
Ibargoien eta Iguaranek lan ona egin arren galdu egin zuten.

Kadeteak
Udaberri Txapelketa 4 ½ banaka
Hondarribiako 22- 7 Urnieta
2.kategorian jokatu zuen Sergio Odriozolak, erraz garaituaz.

Hernani 2- 22 Urnieta
Lehen kategorian aritu zen Julen Loitegi lan erraza izan zuen hala ere.

Salbatore Txapelketa
Urnieta 5- 22 Segura
Urnieta 22- 6 Bizkaia
Aritz Lizasok lan ederra egin zuen.

Jubenilak
Udaberri Txapelketa 4 ½ banaka
Antiguako 2- 13 Urnieta
Aurrera Saiaz 22- 8 Urnieta
Ahetze eta Unaiek biek hala biek galdu egin zuten.

Usurbilgo Txapelketa
Manterola- Lizaso 22/14 Etxeberria-Arozena

Emakumea Pilotari Irekia
Gomazko paleta
Senior neskak, trinketean Goenaga eta Moronek 30 tanto egin zituzten, Lizeaga eta Zuazuk berriz 20. Ostiralean, Iruran final laurdenekoetan sailkatuko diren bi bikoteak erabakiko dira, 4ren arteko berdinketa baitago.


Irudian: Camilo Ruiz

No hay comentarios:

Publicar un comentario