martes, 25 de mayo de 2010

Asteburuko emaitzak

EUSKAL HERRIA TRINKETEAN
URNIETA 40-33 TXUMULUETA
Julen Loitegi eta Unai Garinek hasiera ederra eman zien Euskal Herriko cluben arteko txapelketari. Abadiñoko Tornosolo pilotalekuan Bizkaitar txapeldunen aurka lehiatu ziren.

TRINKETEAN NESKAK
GOENAGA/RAMUNTXO 30-24 AIERBE/ARRONDO
Irurako pilotalekuan izan zen lehia. Partida honen garaipenak Emakumea Pilotari Irekia txapelketan final aurrekoetarako lehen postuan jarri zuten beren burua, baita trinketean ere.

UDABERRI TXAPELKETA 4 ½
Lehen fasea amaitu zuten honako emaitzekin:
KADETEAK 2.KATEGORIA.
URNIETA 9-22 HONDARRIBIAKO
Camilo Ruiz txapelketatik kaleratua izan zen.

URNIETA 7- 22 ALDE ZAHARRA
Sergio Odriozolak ez zuen lortu irabazterik. Horrela, txapelketatik kanporatua izan da bera ere, orain herriartekoan jokatuko du.

KADETEAK 1.KATEGORIA
Udaberriko zortzirenetarako sailkatuak izan dira Julen Loitegi, Aritz Lizaso eta Unai Garin. Julenek partida guztiak irabazita lehen postuan eta beste biak bigarren gisan.

JUBENILAK 1.KATEGORIA
URNIETA 20-22 IGELDO
Unai Arozena ere txapelketatik kaleratua izan zen, orain herriartekoari helduko dio.

URNIETA 8-22 LAPKE LAZKAO
Ahetze Etxeberria ere kanporatua izan zen, orain herriartekoari helduko dio.

UDABERRI TXAPELKETA BIKOTEKA
Hemen ere, lehen faseari amaiera eman diote alebin eta infantiletan.

ALEBINAK
URNIETA 16-9 OIARPE II
Eneko Ramirez eta Gorka Oiarbide sailkatuak izan ziren.
INFANTILAK
URNIETA I 18-EA SENDI EKINTZA
Jon Ezenarro eta Mikel Imaz garaile garaitezinen gisan ari dira txapelketan, 5partidetatik 5ak irabazi baitituzte.
URNIETA II 6-18 INTZAII
Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaran kanporatuak izan ziren, orain herriartekoari helduko diote Udaberri Txapelketan

USURBILGO TXAPELKETA
URNIETA 3-18 ANDOAIN
Andoni Izagirrek eta Jose Luis Argotek ez zuten garaipena lortu.
ALEBINAK
URNIETA 18-7 USURBIL II
Lehen garaipena lortu zuten Unai Urdangarin eta Josu Ginesek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario