lunes, 26 de abril de 2010

IÑAKI UNZALUREN OMENEZKO EKITALDIA

Aurreko martxoaren 12an, laneko istripu batean hil zen Iñaki Unzalu UKEko pala jokalaria. Aldageletako bere lagunek, klubaren laguntzarekin omenaldi bat prestatu dute apirilaren 30ean, ostiralean. Ekitaldia Urnietako pilotalekuan izango da.

Arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera Unzaluren omenezko agurrari. Lehenengo kategoriako partida bat jokatuko da. Altuna-Oiartzabal, Iradi-Aierberen aurka lehiatuko dira pala motzean. Oiarzabal eta Aierbe pala jokalari profesionalak dira Bilboko Deportivon jokatzen dutelarik. Altuna eta Iradik berriz Andoaingo taldearekin jokatzen dute.
Lehen lehiari amaiera eman ostean, Aurreskua dantzatuko dute Egape Ikastolako dantzariek Unzalu zenaren ohorez. Familiakoei oroigarria, loreak eta Iñakiren inguruko berri guztiak bilduko dituen liburua oparituko zaizkie.

Iluntzeko 20tan Barrenea izango da Asegarceko pilotari profesionalekin. Oier Mendizabal eta Mikel Unanue izango dira bertan. Profesionalez gain, pilotari guztiek hartuko dute parte, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak besteak beste.Honen amaieran, parte hartzaile guztiei zenbaki bana emango zaie, ondoren zozketatuko den Oier eta Mikelek sinaturiko elastikoa lor dezaten.


20:15tan, afizionatuen eskuzko pilota partida jokatuko da. Segidan, ekitaldiari amaiera emate aldera, Frontoi tabernan, omenaldian parte hartu duten afizionatu eta profesionalentzat aperitiboa izango da

No hay comentarios:

Publicar un comentario