martes, 12 de enero de 2010

Asteburuko partiden emaitzak

Trinketa, bakarka
Astigarraga 40
Urnieta 18
Jon Pagolak ezin lehen mailari eutsi. Iaz igoera izugarria izan eta gero, aurten ezinezkoa izan zaio mailari eustea. Eta ez gaizki ibili delako, baizik eta senior mailan dagoen kalitatea izugarria delako. Lehen maila horretan soilik 8 dira sailkatzen diren pilotariak eta, alde horretatik, Jon Pagola nabarmen gazteena da.

Gipuzkoako Txapelketa
Infantilak, bikoteka
Ezenarro–Imaz 18
Ibargoien–Iguaran 3
Infantil mailako Jon Ezenarro eta Mikel Imaz bikoteka aurrera doaz Gipuzkoako txapelketan, Odei Ibargoien eta Jon Ander Iguaran garaitu eta gero. Irabazleen helburua aurrera egitea da, gutxienez final zortzirenetaraino. Ibargoien-Iguaran bikotearen helburua, aldiz, hobetzea da aurkaria ahalik eta gehien estutuz.

Alebinak, bikoteka
Urnieta 15
Usurbil 16
Eneko Ramirez eta Gorka Oiarbide.

Paleta, Neskak
Hernani 30
Urnieta 23
Esti Arriola eta Arantxa Goenaga finalaurrekoaren lehen partida galdu zuten, hasiera ona izan zuten arren. Ostiral honetan aurkaria gainditzen saiatuko dira, finala jokatu ahal izateko.

Paleta, Mutilak
Irun 30
Urnieta 6
Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi izan ziren Urnietako taldearen izenean estraineko partida jokatu zuten pilotariak. Ikasteko asko dago, nolanahi ere kirol jarduera gogoko dutela aitortu dute urnietarrek. Denborarekin ikasiz joango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario