martes, 5 de enero de 2010

Eguberrietan ere jo eta su

Pilotazaletasunak eta pilota jarduerak etenik ez du, ezta Eguberrietan ere. Aurreko asteazkenean Urnietako pilotalekuan eskualdeko txapelketaren finalaurreak jokatu ziren. Bertan txertatzen dira Bidasoaldea, Oarsoaldea, Donostialdea eta Buruntzaldea eremuak. Infantil mailakoen lau t'erdikoan, Ezenarro eta Imaz aurkaria gainditu zituzten desenpatean.
Finala, beraz bien arteko gauza zen eta emozioz beteriko partida Jon Ezenarrorentzat izan zen azkenean. Zorionak biei, txapeldunari bereziki. Bien artean nolanahi ere Urnietako ordezkaritza goienera eraman dute.
Ordea, trinketean, txapelketatik kanpo geratu ziren urnietarrak. Bestalde, Aritz Lizaso eta Julen Loitegi txapelketan aurrera doaz.

Kadeteak:
Urnieta (1) Sergio Odriozola 17-30 Alde Zaharra (4)
Urnieta (2) Aritz Lizaso 29-30 Oiarpe (1)
Urnieta (4) Julen Loitegi 17-30 Oiarpe (4).

Jubenilak:

Urnieta (1) Unai Arozena 7-35 Mundarro (4)
Urnieta (2) 20-35 Alde Zaharra (3)
Ahetze Etxeberria kanpoan geratu da, berdinketa hirukoitza gertatu delako.

Seniorrak:
Jon Pagola 38-40 Usurbil (3)

No hay comentarios:

Publicar un comentario